Featured image

R eta Python integratzea

Python eta R gaur egun datuak analizatzeko dauden bi lengoaia ahaltsuenak dira. Nahiz eta bi lengoaiek potentzial handia duten eta biekin zeregin ugari egin daitezkeen, badira aldeak bien artean, eta badituzte funtzionalitate espezifikoak ere; hau da, zenbait lan modu eraginkorragoan egin daitezke bi lengoaietako batean.

Bi lengoaiak proiektu berean integratu ahal izatea jauzi kualitatibo handia da datuekin zerikusia duten proiektuetan, bi lengoaien abantailak konbina baitaitezke.

Horregatik, jardunaldian atal hauek landuko ditugu:

  • R-ren abantaila nagusiak.
  • Phytonen abantaila nagusiak.
  • Python R-n: Reticulate liburutegia
  • R Jupyter Notebook-en
  • Adibide praktikoak

 

Norentzat

R edo Python ezagutzen duten eta bi lengoaien integrazioak eskaintzen dituen aukerak aztertu eta hori egiteko aukerak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat da jardunaldia.

 

 

Aurreko edizioak »»