Featured image

Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, LinkedIn eta YouTube (Eguneratua)

Mundu mailako milioika pertsonen arteko topagunea dira sare sozialak. Eremu horretan, enpresek euren publiko objektiborekin konekta dezakete, euren balioa eskain dezakete eta euren profilak sor ditzakete.

Facebook, Twitter, Linkedin eta YouTube ezagunenak dira, eta aukera ederrak eskaintzen dizkiete iragarleei eta agentziei. Sare horietan egiten den publizitatearen bidez, askoz segmentatuago dauden zenbait mezu sor daitezke, erabiltzaileen gustuak eta interesak aintzat hartuta.

Tailer honetan ikasiko dugu kanpainak nola planifikatu, sortu eta kudeatu bost sare sozial horietan, eta helburuen eta estrategien arabera zenbait ekintza abian jartzeko orduan zein izango diren urrats egokiak aztertuko dugu.

 

Norentzat

Sare sozialetan publizitate-kanpainak nola erabili eta ezarri jakin nahi duten antolakundeetako profesionalentzat.

Tailerrera etorri ahal izateko, kontu bat sortuta izan behar duzue eta aldez aurretik zerbait jakin behar duzu bost sareetako erabiltzaile moduan.

 

Edukia

Sare sozialetako publizitateari buruzko sarrera

Facebook Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Facebooken segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

Twitter Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Twitterren segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

Instagram Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • Instagramaren segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

LinkedIn Ads

  • Merkataritza-konponbideak.
  • LinkedInen segmentatzeko aukerak.
  • Kanpainak sortzea.
  • Iragarkien formatuak.
  • Jarraipenerako metrikak.
  • Informazio-atalak egitea.

YouTube

  • Bideo-kanpainak.
  • Iragarkien formatuak.
  • Optimizazio eta jarraipenerako metrikak.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»