Featured image

Proiektuen kudeaketa arina. Ikasi emaitza jasangarriak eta bezero fidelizatuak lortzeko metodoa - BIC Bizkaia Ezkerraldea

Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?

Identifikatuta sentitzen bazara, iritsi zaizu unea tresna eskuragarriak (zure proiektuetan lehenengo egunetik erabil ahal izango dituzunak) ikasteko, Proiektu Taldeak askoz ere modu kolaboratiboagoan lan egin dezan eta bezeroek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitu dadin.

Proiektua arin kudeatzea deritzo horri, eta tailer honetan ikasiko duzu nola egin.

Oso tailer praktikoa da, eta taldean lan egingo dugu Arintasunaren esperientzia bizitzeko eta esperientzia hori gure egungo proiektuetan aplikatzeko. Egin dezagun lan zuen enpresetako kasu errealen batekin, Arintasuna proiektuen kudeaketara eramateko aplikazio praktikoa zuentzat erabilgarriagoa izan dadin.

Helburua

Lan egiteko modu berriak irakastea, bezeroei balio handiagoa eskaintzeko ahalegin txikiagoarekin, haien premia aldakorretara etengabe egokituz.

Norentzat

Zuzendariak, proiektuburuak edo Talde bateko kideak

Ordutegia

Maiatzak 8, 9 eta 11, 9:30etatik 13:30etara.

Izena emateko

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk lagundutako ikastaroa. Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Egitaraua

  • Proiektuen kudeaketa tradizionala – Arazoak
  • Proiektuen kudeaketa arina – Antidotoa
  • Proiektuen kudeaketaren burdinazko triangelua vs proiektuen kudeaketaren triangelu arina
  • Lidergo arina proiektuen kudeaketan. Zer pentsamolde-aldaketa dira funtsezkoak bezeroen behar aldakorretara egokitzeko?
  • Ikas ezazu berrikuntzako eta proiektuen kudeaketa arineko lan-ingurune bat.
  • Nola jardun lankidetzan bezeroekin, kudeaketa-eredu tradizionalaren aurrean / irismena handitzea.
  • Nola eman balioa aurrez aurrekoari, proiektuen kudeaketan ezartzen diren prozesuen eta prozeduren aurrean.
  • Nola eskaini soluzio erabilgarriak bezeroei.
  • Nola egokitu etengabeko aldaketetara plan bati jarraitu beharrean.
  • Zer adierazle-motak eman diezaiekete balioa taldeari eta bezeroei proiektuen kudeaketa arin batean?
  • Nola identifikatu denbora galtzea eragingo luketen zeregin guztiak?
  • Nola sortu gardentasuna Taldeko kideen artean komunikazioa hobetzeko?
  • Nola ikasi Talde gisa une oro bezeroentzat garrantzitsuena dena lehenesten?
  • Nola jarri arreta bezeroei ahalik eta denbora laburrenean balioa ematean eta epeak ez luzatzean lan-gainkargen eta multiatazen ondorioz?

Hizlaria

Álvaro Sastre,  Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Ingeniari humanista, pertsonazale amorratua. Izugarri gustatzen zaio bere lana, pertsonei eta Taldeei laguntzea beren buruaren bertsiorik onena ateratzen. Beti balioa emanez eta lehenengo egunetik aldatzen lagunduko dieten tresnak eskainiz.
Gaur egun, Business Agile Coach gisa dihardu, eta proiektu-taldeei laguntzen die modu autonomoagoan eta kolaboratiboagoan lan egin dezaten, Bezeroaren premietara egokitzeko. Besteak beste, Repsol, El corte inglés, Dole Food, CBRE, GMP, AXA, GLOVO eta SERCIDE enpresei laguntzen die mentalitatea aldatzen eta taldeei behar dituzten jardunbide berriak eskuratzen proiektuak modu moldakorrago batean kudeatzeko.
Irakasle ibili da zenbait negozio-eskolatan eta unibertsitatetan, hala nola hauetan: IEBS, Euskal Herriko Unibertsitatea, Caliko Unibertsitatea, Monterreyko Teknologikoa, Unir, Nuclio. Arlo hauetako trebakuntza ematen du: HR Agile eta Agile for Project Management.

Aurreko edizioak »»