Proiektuen kudeaketa arina AArekin
Tailer hau ez da AA % 100ean, konbinazio bat baizik, hiru alderdi lotzen baititu: giza alderdia, proiektuen kudeaketa arina eta nola lagundu diezagukeen AAk bai taldeko harremanak garatzen, bai lortu nahi diren helburuak erdiesten; hala, jardunbide arinak baliatzea askoz ERRONKA errazagoa bihurtzen da.
Ziurgabetasun handiko ingurune batean bizi gara, eta proiektuak kudeatzeko ohiko metodoak jada ez dira aski. Etengabeko aldaketetara egokitzeko beharrari adimen artifiziala (AA) erantsi behar zaio orain, produktibitatea birdefinitzen ari baita.
Tailer honetan, batetik, proiektuak arin kudeatzen irakatsiko da, emaitza jasangarriak eta bezero leialak lortzeko; horretaz gain, baina, erakutsiko da nola erabil daitekeen AA "pilotu-lagun" estrategiko gisa, behar ez dena baztertzeko, erabakiak azkarrago hartzeko eta taldearen talentua sustatzeko.
Helburua
Adimen artifizialeko tresnen bidez indartutako kudeaketa-metodo praktiko arin bat irakastea. Ikasleek lehenengo egunetik ikasiko dute nola jardun arintasunez beren proiektu errealetan, lan administratiboak automatizatzeko AA erabiliz eta benetako balioa dakarren horretan kontzentratuz, hots, estrategian eta pertsonetan.
Nori zuzendua
Proiektuak lideratzeko, ziurgabetasuna murrizteko eta epe laburrean emaitzak hobetzeko teknikak ikasi nahi dituzten zuzendariak, proiektuburuak edo taldeburuak.
Tailerraren edukia
Galdera hauei erantzungo zaie:
- Zer pentsamolde-aldaketa dira funtsezkoak bezeroen behar aldakorretara egokitzeko?
- Nola eman balioa aurrez aurrekoari proiektuen kudeaketan ezartzen diren prozesuen eta prozeduren aurrean?
- Nola eskaini soluzio erabilgarriak bezeroei?
- Nola egokitu etengabeko aldaketetara plan bati jarraitu beharrean?
- Zer adierazle-motak eman diezaiekete balioa taldeari eta bezeroei proiektuen kudeaketa arin batean?
- Nola identifikatu denbora galtzea eragingo luketen zeregin guztiak?
- Nola sortu gardentasuna taldeko kideen artean komunikazioa hobetzeko?
- Nola ikasi, talde gisa, une oro bezeroentzat garrantzitsuena dena lehenesten?
- Nola jarri arreta bezeroei ahalik eta denbora laburrenean balioa ematean eta epeak ez luzatzean lan-gainkargen eta multiatazen ondorioz?
1. modulua: Mentalitate arina AAren aroan
- VUCA eta AA testuingurua: Zergatik da arintasuna ziurgabetasunari erantzuteko modua eta nola azkartzen du AAk ikasketa-zikloa?
- Atzera begirakoa eta taldea: Taldeari etekina ateratzeko eta egunetik egunera hobetzeko gakoa. Eta nola lagundu diezagukeen AAk prozesu horretan.
- Pareto eta nola aurkitu BALIOAren % 80 ematen duen % 20ko ahalegina. Ulertzea proiektuetan helburua ez dela bezeroak eskatzen duena egitea, baizik eta benetan behar duena egitea.
- Proiektuen kudeaketa arinarekiko konfiantza eta nola lagundu diezagukeen AAk taldeetan konfiantza lantzeko dinamikak diseinatzen.
- Manifestu arina 2.0: Nola lortu balio beren inguruan jarduten duen talde bat.
2. modulua: Zereginetik balio erantsira
- Paradigma kulturalak eta lidergoa: Erakundeen bilakaera (Laloux) eta taldeak teknologiaren bidez ahalduntzen dituen liderraren rola.
- Belbin rolak errendimendu handiko taldeak sortzeko: Nola orekatu giza taldearen gaitasunak AAren ahalmenarekin.
- KAMALEOIAren metodoa eta bezeroarekiko ikuspegia:
- Enpatia-mapa eta AA: AA erabiltzea bezero-profilak sortzeko eta beharrak azkar baliozkotzeko.
- Balio-unitateak: Nola erabili promptak, onarpen-irizpide zehatzeko balio-unitateak segundo gutxi batzuetan idazteko.
- Balioaren eta ahaleginaren araberako lehentasunak: AA erabiltzea ROIa (balioa vs ahalegina) aztertzeko, proiektuaren datu errealetan oinarrituta.
3. modulua: Egitea, metrikak eta etengabeko hobekuntza
- Estimazio erlatiboa: Estimazio bat egiteko dinamika praktikoa; giza intuizioa eta, historian oinarriturik, AAk emandako iradokizunak konparatzea.
- Ikusizko kudeaketa eta Kanban: Nola utzi etengabe hasteari eta nola hasi bukatzen, eta nola lagundu diezagukeen AAk patroiak eta itoguneak identifikatzen.
- Efizientziaren paradoxa. Nola AAk oso produktibo bihurtzen duen gutako bakoitza eta nola hori batzuetan arriskutsua den taldearen produktibitatearentzat. Eta nola konpondu hori.
- Fluxu-metrikak: Lead Time eta WIP (lanaren aurrerabidea) ulertzea ahalik eta baliorik handiena emateko.
Metodologia
Oso lantegi praktikoa eta bizipenetan oinarritua. Parte-hartzaileek beren enpresako kasu erreal bat landuko dute, eta kasu horretara bideraturik aplikatuko dute kontzeptu eta AAren tresna bakoitza. Elkarlana sustatzen da, zuzenean ikusteko nola kudea daitekeen arin proiektu bat eta nola lagundu diezagukeen AAk prozesua errazten.
Hizlaria
Álvaro Sastre, Business Agile Coach. Telekomunikazioetako ingeniaria, pertsonen eta efizientziaren zale sutsua. Repsol, El Corte Inglés, Glovo eta antzeko enpresei laguntzen die beren mentalitatea eta jardunbideak aldatzen, talde autonomoagoak eta moldakorragoak lortzeko.

