Featured image

Proiektuak eta zorroak Kanbanekin kudeatzea (online)

Zure bezeroei balioa azkarrago eta estres gutxiagorekin eskaintzeko modua behar duzu? Zuen proiektu guztien helburuak bete nahi dituzu, bezeroek espero zutena aldatu arren? Eta hori guztia burokraziarik gabe eta antolamendua hankaz gora jarri gabe lortu nahi duzu?

Hori dena lortzea ezinezkoa irudituko zaizu agian. Alabaina, Kanban jardunbideak beren proiektuak kudeatzeko erabiltzen dituzten enpresek lan-egoeraren ikuspegi osoagoa dute maila guztietan, eta aurreikuspenak egiteko gaitasun eta bat-etortze handiagoak. Erakundearen kultura aldatzen dela ere ikusten dute: gardentasuna, lankidetza eta bezeroarenganako orientazioa areagotzen dira. Horrenbestez, onartzen dute ez direla kudeaketa-ohitura zaharretara itzuliko.

Proiektuak eta zorroa Kanbanekin kudeatzeko gidan, zure erakundeko proiektuak arrakastaz kudeatu ahal izateko funtsezko kontzeptuak eta jarraitu beharreko urratsak aurkituko dituzu. Zortzi urteko esperientzia dugu enpresatan proiektuak eta zorroak Kanbanekin kudeatzen, eta esperientzia horretan oinarritzen da gida hori.

Mintegi honetan, Kanbanekin proiektuak kudeatzen izandako esperientzia aurkeztuko da, bai eta proiektuak arintzeko eta hobeto iragartzeko egin beharreko urratsak laburbiltzen dituen gida ere.

Edukia interesgarria da proiektu- eta produktu-kudeatzaileentzat (berdin dio kudeaketa-metodo klasikoak zein Agile erabiltzen duten).

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Egitaraua

  • Proiektuen kudeaketako ohiko arazoak
  • Kanbanekin proiektuak kudeatzen izandako esperientziak
  • Proiektuak eta zorroak Kanbanekin kudeatzeko gida
  • Galdera-erantzunak

 

Norentzat

  • Gerenteak, proiektuak kudeatzeko bulegoen zuzendariak
  • Proiektu-kudeatzaileak
  • Agile aplikatzen duten taldeetako kideak eta buruak

 

Hizlaria

Teodora Bozheva

  • Kanbaneko trebatzaile eta aholkulari akreditatua, Kanban Unibertsitateak 2013az geroztik ziurtatua. Espainian, Europan eta Estatu Batuetan jarduten du enpresak eta profesionalak Kanban metodologian trebatzen.
  • Kanban erabiltzen duten enpresei laguntzen die, beren proiektu eta zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta haien arintasuna garatzen.
  • Sektore hauetan lan egin izan du: softwarearen garapena, IT zerbitzuak, banka, aseguruak, industria, osasun publikoa...
  • Kanban Maturity Model: A map for organizational agility, resilience and reinvention liburua idatzi zuen David J. Andersonekin batera.

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»