Featured image

Proiektuak eta zorroak Kanbanekin kudeatzea (KPPM). Nola sortu proiektu-antolaketa arina urratsez urrats? (Online)

Proiektuak eta zorroak Kanbanekin kudeatzeak (KPPM) lagundu egiten die erakundeei praktika eta pentsamolde egokiak bereganatzen, erakundearen malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna gara ditzaten.

Project Management Institute-ren Proiektuak Zuzentzeko Oinarriak (PMBOK Gida) osatzen ditu, eta ikuspegi ebolutiboa aplikatzen du, hau da, ez da egiturazko edo funtsezko aldaketarik egiten erakundeko prozesu, rol eta erantzukizunetan.

Mundu errealeko enpresen adibideetan oinarrituta, proiektuak kudeatzeko kultura arrakastatsua garatzeko ikuspegi ebolutibo hori aurkeztuko du Teodora Bozhevak.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Gerenteak, proiektuak kudeatzeko bulegoen zuzendariak
  • Proiektuak kudeatzeko bulegoetako kideak
  • Proiektu-kudeatzaileak
  • Kanban metodologia edo kudeaketa hibridoa beren lan-eremuan aplikatuz kudeaketa arina egiteko interesa duten taldeetako kide oro: proiektuen kudeaketa, zerbitzuak, bulego teknikoa, produktuen garapena, eragiketak, fabrikazioa, merkataritza- eta administrazio-sailak, etab.
  • Barruko antolamendu-aldaketaren eragileak

Hizlaria

Teodora Bozheva antolaketa-arintasunaren arloko trebatzaile eta coach ezaguna da. Kanban Maturity Model (KMM) ereduaren egileetako bat da, eta “Kanbanekin proiektuak, programak eta zorroa kudeatzeko gida osatua”ren egilea. Berriprocess Agility enpresaren buru da Teodora: enpresei beren prozesuak, ohiturak eta emaitzak hobetzen laguntzen die, KMM eta beste metodo eta eredu batzuen arteko konbinazio egokiak erabiliz (adibidez, PMBOK, Agile eta Lean Six Sigma). Teodorak zenbait erakunderen eraldaketa arrakastatsuak bideratu ditu, hala nola BBVA España-ren finantzen arloarena, ULMA Handling Systems-ena eta Línea Directa Aseguradora-rena.

Aurreko edizioak »»