Produktuaren Pasaporte Digitala: nola heldu aldaketari eta horrek Europako jasangarritasunean duen eragina
Produktuaren Pasaporte Digitala tresna berri bat da, Europako merkataritza goitik behera aldatuko duena. Industria-produktu baten arduraduna zarenez, garrantzitsua da ulertzea zer-nolako eragina izango duen Europako jasangarritasunean eta nola heldu aldaketa horri. Laster, produktuek pasaporte hori izan beharko dute Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko, eta hori erronka handia da enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez.
Jardunaldi honetan, adituek azalduko dizute nola eragingo dion Produktuaren Pasaporte Digitalak zure enpresari, eta zer urrats egin behar dituzun hura ezartzeko. Ikusiko duzu teknologia digitalak nola lagundu diezazukeen pasaportea modu eraginkorrean kudeatzen eta nola integratu prozesua eguneroko operazioetan.
Gainera, Produktuaren Pasaporte Digitala ezartzeko proben adibideak eta bidean ikasitakoak ezagutuko dituzu. Funtsezko zenbait gai ere landuko dira, hala nola jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa, eta ikusiko duzu, orobat, Produktuaren Pasaporte Digitala tresna egokia izan daitekeela zure izen ona hobetzeko eta Europako arauak betetzeko.
Azken batean, jardunaldi hau ezinbestekoa da Europako merkataritzako aldaketen berri izan nahi duen eta etorkizunerako prestatu nahi duen produktu-arduradun ororentzat. Ez huts egin!
Agenda (behin-behinekoa)
- Zer da Europako Pasaporte Digitala eta nola funtzionatzen du?
- Zer onura ditu Europako Pasaporte Digitalak herritarrentzat eta enpresentzat?
- Zein da Europako Pasaporte Digitalaren ikuspegi digitala?
- Adibideak eta esperientziak Europako Pasaporte Digitalarekin
- Etenaldia - Kafea
- Mahai-ingurua Produktuaren Pasaporte Digitalean aditu diren kideekin:
- TELEFÓNICA
- AFM
- SERNAUTO
- IHOBE
- TECNALIA
- Itxiera