Featured image

Probabilitatetik adimen artifizialera: nola erabili diren datuak ziurgabetasuna txikiagotzeko (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Gaur egun, gorakada handia izan da adimen artifizialaren eremuan sartzen diren tekniken bidezko datu-ustiapenean. Gorakada hori are nabarmenagoa izan da AA sortzaileko ereduak agertu direnetik, hala nola ChatGPT.

Datuak, baina, duela ehunka urtetik erabiltzen dira ziurgabetasuna txikitzeko eta ezagutza sortzeko. Datuen erabilera ez da adimen artifiziala agertzean hasi, eta datuekin erlazionatuak dauden gaur egungo problema guztiak ezin dira ebatzi adimen artifiziala erabiliz.

Horregatik, ziurgabetasun kontzeptua eta ziurgabetasunak erabakiak hartzean duen eragina landuko dira lantegi honetan. Ondotik, arazo hori minimizatzeko garatu diren teknikak eta aukerak aztertuko dira. Probabilitate kontzeptua agertu zenetik izandako bilakaera aztertuko da: probabilitate-banaketak, hipotesi-kontrasteak eta ikaste automatikoaren agerpena, zeinaren algoritmo nagusiak ere ikusiko baitira. Azkenik, ikusiko dugu estatistikako kontzeptu asko ezinbestekoak direla ikaste automatikoko eredu baten emaitzak interpretatzeko.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Ziurgabetasuna murrizteko datuen analisiak nola eboluzionatu duen jakin nahi duen edonor. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea

Egitaraua

Aldagai-motak:

  • Kualitatiboak.
  • Kuantitatiboak:
    • Diskretuak vs jarraituak
    •  Zero absolutua vs zero konbentzionala

Oinarrizko kontzeptuak:

  • Batezbestekoa
  • Mediana
  • Moda
  • Bariantza eta desbideratze tipikoa
  • Kobariantza eta korrelazioa

Probabilitatea:

  • Probabilitate sinplearen kalkulua
  • Baterako probabilitatearen kalkulua
  • Independentzia
  • Metodologia honen betekizunak eta mugak
  • Datuekin probabilitatea zenbatestea
  • Probabilitatearen transmisioa

Probabilitate-banaketa:

  • Zer da?
  • Zertarako da?
  • Industriako kasu praktikoak

Hipotesien kontrastea:

  • Zer da?
  • Zertarako da?
  • Intuiziozko hurbilketa
  • Oinarrizko elementuak:
    • Hipotesi nulua eta alternatiboa
    • Kontraste-estatistikoa
    • Balioa tauletan
    • P/Balioa
  • Adibide praktikoa.

Ikaste automatikoa:

  • Ereduaren definizioa
  • Kontzeptu-mapa:
    • Ereduen sailkapena
    • Esplikagarritasuna vs zehaztasuna
    • Ereduak baliozkotzea
    • Eredu esplikatzaileen interpretazioa:
      • Erabaki-zuhaitza
      • Erregresio lineala

Hizlaria

Borja Balparda Ekonometrian doktorea da (Datuen Analisia), irakaslea Nafarroako Unibertsitatean, non Ekonomia Fakultateko irakaslea den (Datuen Analisia Rrekin) eta Big Data Masterrean. Horretaz gain, Datuen analisian eta adimen artifizialean espezializatutako Data Value Management start-up-eko CEOa eta datu-zientzilaria da.