Featured image

Power BIrako sarrera: ikasi zure datuak bistaratzen eta aztertzen (EUSKARAZ)

Datuak interpretatzeko gaitasuna funtsezko faktorea da enpresen kudeaketan. Power BI da informazioa grafiko eta aginte-taulatan eraldatzeko tresnarik indartsuenetako bat, erabakiak hartzea errazteko.

4 orduko ikastaro honetan erakutsiko da nola inportatu, modelatu eta bistaratu datuak modu argi eta ulergarrian. Parte-hartzaileek ikasiko dute txosten interaktiboak egiten eta panelak eraikitzen, beren lan-eremuetan berehalako balioa emateko.

Gainera, bistaratze-praktika onak landuko dira, datuak ondo adierazita egoteaz gain, enpresaren estrategiarako ondorio baliagarriak transmititzen dituztela bermatzeko.

 

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.