Power BI: Business Intelligence zure esku (Euskal Encounter)
Zenbat ordu ematen dituzu datuak biltzen eta antolatzen?
Ikasi aginte-panel bat, datuak analizatzeko eta bistaratzeko laborategi bat, sortzen Power BIrekin.
Business Intelligence-ren no-code tresnek guztien eskura jarri dute datuen azterketa. Datu-kopuru izugarria sortzen eta jasotzen dugu, baina ari gara etekina ateratzen datuoi benetan?
Hainbat tresna eta sistema ditugu, baina ez daude haien artean konektatuta, eta ez digute uzten erabakiak hartzeko behar ditugun analisiak egiten.
Datuak aztertzeko tresnak. Panel bakar bat barne-prozesuetarako, datu irekietarako, ERPrako, CRMrako, merkataritza elektronikorako, sare sozialetarako, etab.
Informazioa bistaratzeko sistemak, aukera hauek emango dituztenak:
- Storytelling bat sortzeko aukera, komunikazioa errazteko
- Reporting automatizatua egiteko aukera
- Kontrol-panel bat
- Aginte-taulak
Izena emateko
Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Egitaraua
Zure kontrol-panela Open Datarekin:
- Power BI: Datu-eraldaketa Power Queryrekin
- DAX lengoaia
- Bistaratzeak sortzea
Power Platform ekosistema: zer da eta zertarako balio du?
- Analisiak eta bistaratzeak
- Egitura eta interakzioa
- Prozesuak automatizatzea
Aplikazio-kasu praktikoak:
- Analisi komertziala
- Eredu ekonomiko-finantzarioa
- Aginte-taula integrala
Norentzat
- Datuak ikusteko, neurtzeko eta monitorizatzeko aginte-koadro bat sortu nahi duten profesionalentzat.
- Erabakiak hartzeko informazioa behar duten pertsona guztientzat.
Hizlaria
Ana García-Serrano, Ekonomia Zientzietako lizentziaduna, Finantza Graduondokoa, MBA. 25 urteko karrera auditoretzan, aholkularitzan eta askotariko sailen zuzendaritzan, zuzendaritza nagusia barne. Betidanik izan du datuak aztertzeko interesa, eta hainbat kudeaketa-tresnaren ezarpenaren buru izan da. Modelaketa analitikoan aditua.