Featured image

Podcastak editatzea eta muntatzea Audacityrekin (Online)

Podcastak komunikatzeko, dibulgatzeko eta marketina egiteko formatu garrantzitsuenetako bat bihurtuta daude azken urteotan. Podcastak sortzeko, ordea, tresna batzuk erabiltzen jakin beharra dago ezinbestean, soinu-kalitatea ona izan dadin. AUDACITY da eskuragarriena, eta doan da.

Gure audioak era egokian tratatzeko, kalitatezko grabazioak egiteko eta argitaratu aurretik podcastak muntatzeko AUDACITYk eskaintzen dizkigun baliabide guztiak erakustea da tailerraren helburua.

Tailerrera joaten direnek AUDACITYrekin lan egiten ikasiko dute, dagoeneko WORD edo EXCEL batekin lan egiten duten bezalaxe, elementu oinarrizkoenetatik hasi eta podcast oso bat muntatzeraino.

Podcasta sortzeko, norberaren audioak kudeatzen ikasiko dute bertaratzen direnek, erraz eta tresnen erabilerak aplikatuz.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

 

Baldintzak

Audacity doan deskargatu daiteke bere webgunetik.
Komeni da tailerran parte hartzen dutenek aldez aurretik Audacity beren ordenagailuetan instalatua izatea, izan Windows, izan Mac.

 

Egitaraua

  • Audacityren itxura
  • Audacityren hasierako konfigurazioa
  • Audioa editatzeko oinarrizko tresnak
  • Grabazio baten lehen urratsak
  • Nola garbitzen da audio bat?
  • Edizioa eta muntaketa
  • Nola gehitzen dira musikak eta soinu-efektuak?
  • Behin betiko posprodukzioa
  • Nola esportatzen da gure audioa mp3 eta wav formatuetara?
  • Zalantzak eta galderak

 

Nori zuzendua

Komunikazio-formatu honekin lanean hasi nahi duten enpresa eta autonomoak (edozein sektoretakoak), aisialdiari lotutako profesionalak.

 

Hizlaria

Iván Patxi Gómez Gallego, enpresa eta komunikazio-proiektuetarako podcast profesionalen sortzaile eta ekoizlea. Aholkularitza eta trebakuntza ematen ditu online, eta aurrez aurreko trebakuntza Madrilgo lokuzio-eskoletan. Marketin-ikasketak Juan Carlos I.a Erregea Unibertsitatearen ikastaroen bidez online egin eta lokutore profesional gisa trebatu ondoren, profesionalki aritzen da podcastgintzan eta lokuzio profesionalean, soinu-formatuei eta edukiak podcast, audioliburu edo audiorrelato formatuan sortzeari buruz ikasitakoa aplikatuz. ‘Objetivo Podcast' liburuaren egilea eta podcasgintzako nazioarteko ekitaldien antolatzailea Espainian.

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»