Plan Digital batek zure ekintza digitalak antolatu eta neurtzen ditu. Zure ahaleginak errentagarri bihurtu eta emaitzak bermatzen ditu - BIC Bizkaia Ezkerraldea
Tailerraren helburua da enpresei beren ekintza digitalak eguneratzen laguntzea, eta ahaleginak eta baliabideak antolatzen, neurtzen eta errentagarriago egiteko erabakiak hartzen laguntzea, emaitza hobeak lortzeko.
Negozio digitalen arduradunentzat eta enpresetako marketin-arduradunentzat da tailerra, hau da, digitalki non dauden eta bide egokitik doazen, norantz joan behar duten, nola eta zer ekintza diren egokienak jakiteko Plan Digital bat landu nahi dutenentzat, eta, horrekin guztiarekin, itzulera, presentzia, posizionamendu, bereizketa, bezero eta salmenta hobeak lortu nahi dituztenentzat.
Norentzat
Zuzendari nagusiak, eta negozio-, marketin- eta salmenta-zuzendari eta -arduradunak.
Izena emateko
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk lagundutako ikastaroa. Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Egitaraua
Sarrera
1. URRATSA: Non nago? Ondo al noa?
- Egoeraren azterketa: barnekoa eta kanpokoa
- Lehia eta benchmarkinga
- Balio diferentziala: elevator pitch
2. URRATSA: Norantz joan behar dut?
- Helburuak, estrategia eta taktikak
3. URRATSA: Nola? Zer ekintza jarriko ditut martxan?
- Ekintza digital potentzialak: ulertzea eta erabakitzea
- Keyword Research: posizionamendua, brandinga eta onlineko presentzia
- Webgunearen azterketa: alderdi interesgarriak
4. URRATSA: Ekintza, argitalpena, berrikuspena
- Social Media eta Edukien Plana
- Neurketa eta kontrola. Erabakiak hartzea