Open Sourcek ChatGPTren aldean eskaintzen dituen aukerak aztertzen
ChatGPT izan zen gure eskuetara iritsi zen AA sortzailean oinarritutako elkarriketazko lehen txat tresna. Denbora dezente igaro da tresna hori iritsi zitzaigunetik, eta adimen artifizialeko ereduak asko hobetu dira. Baina ez bakarrik OpenAI, Google edo Anthropic enpresenak, baita kode irekiko ereduak ere.
Eredu horiek hainbat abantaila dituzte eredu jabedunen aldean, beraz, oso interesgarria da gaur egun dituzten aukerak eta jarduera maila ezagutzea. Horretarako, jardunaldi honetan erakutsiko dizugu kode irekiko zer eredu nagusi ditugun eskuragarri, bai eta zein puntutan dauden, nola erabil ditzakezun eta merkatuan dauden tresna nagusiekin dituzten desberdintasunak ere.
Gaiak:
1. Irtenbide jabedunen mugak
- Kostuak
- Pribatutasuna
- Hornitzailearen mendekotasuna
2. Kode Irekiaren abantailak AAn
- Malgutasuna eta moldakortasuna
- Komunikazioa eta zerbitzua
- Gardentasuna eta segurtasuna
3. Open Sourcek ChatGPTren aldean eskaintzen dituen aukera nagusiak
- DeepSeek
- LLaMA
- Mistral
- Qwen
- Beste batzuk
4. Inplementazio praktikoa
- Open Source ereduak erabiltzeko moduak
- ChatGPTrekin, Geminirekin, Clauderekin konparazioak.
5. Etorkizuneko joerak Elkarrizketazko AAn
- Azken aurrerapenak
- Aukerak eta erronkak
Ikastaroaren helburuak:
- Kode irekiko alternatibek beste plataforma batzuekin alderatuta, esaterako, ChatGPTrekin alderatuta eskaintzen dituzten abantailak eta dituzten erronkak ulertzea.
- Proiektu baten behar espezifikoen arabera tresnarik egokiena ebaluatzea eta hautatzea.
Norentzat:
Kode irekiko ereduek egun dituzten gaitasunak esploratu eta irtenbide jabedun nagusiekin, hala nola ChatGPT, Gemini edo Clauderekin dituzten aldeak ezagutu nahi dituen edozein.