Onlineko ospearen kudeaketa B2B harrementan: zure markak online duen ospea babesteko ekintzak
Aro digitalean, industriako enpresei ere eragiten die online duten ospeak, haien sinesgarritasunari eragiten baitie, bai eta bezeroek jartzen duten konfiantzari eta B2B harremanei ere.
Jardunaldi honetan ikusiko dugu industria-sektoreko enpresek nola babestu eta indartu dezaketen beren irudi digitala zenbait estrategiaren bidez, hala nola monitorizazioa, krisien kudeaketa eta komunikazio eraginkorra. Ikasiko duzu, tresna espezializatu eta kasu praktikoen bidez, ospe-arazoak aurreikusten, iruzkin negatiboak kudeatzen eta bezero, hornitzaile eta bazkideen konfiantza indartuko duen onlineko presentzia eraikitzen.
Helburuak
- Onlineko ospeak industriako enpresetan eta B2B bezeroetan duen eragina ulertzea.
- Negozioaren pertzepzio digitala monitorizatzeko eta kudeatzeko funtsezko tresnak identifikatzea.
- Ospe-krisietan nola erantzun ikastea eta iruzkin edo jakinarazpen negatiboei eraginkortasunez erantzuten jakitea.
- Irudi digitala indartzeko eta industria-sektorean konfiantza sortzeko estrategiak garatzea.
- Industria-sektorean, komunikazio korporatibo digitalerako eta iruzkinen kudeaketarako dauden jardunbide egokiak ezagutzea.
Norentzat
Marketineko zuzendariak, arduradun komertzialak, zuzendari nagusiak, komunikazio-arduradunak.
Hizlaria
Uxue Alcorta, Marketin digitalean aditua da, eta sei urte baino gehiagoko esperientzia du komunikazio digitaleko estrategiak definitzen eta inplementatzen. Haren ibilbide profesionaleko ardatzak hauek izan dira, batez ere: markek ingurune digitaletan duten irudia eraikitzea, posizionatzea eta indartzea, estrategia, sormena eta datu-analisia konbinatuz. Uxuerentzat komunikazioa marka sendotzeko oinarri ezinbestekoa da, eta, horregatik, kanal guztietan koherentzia, sendotasuna eta ospea bermatzen duten estrategia digitalen definizioan jardun du. Haren jakintzak hainbat arlo hartzen ditu, hasi identitate korporatiboaren kudeaketatik eta branding, sare sozial eta edukien estrategiak ezartzeraino.
Uxuek hainbat sektoretako markentzat garatu ditu ospe digitaleko estrategiak, onlineko presentzia balioekin eta negozio-helburuekin bat etor dadin bermatzeko. Jakintza zabala du SEO, Paid Media eta analitika digitalean, eta, horri esker, ikusgarritasuna eta sinesgarritasuna indartu du berarekin lan egin duten marketan.