Oinarrizko CSS - Lor itzazu oinarri sendoak kasu errealak konponduz - Meatzaldea
CSS erabiltzen hasi zara baina itogarria iruditzen zaizu eta ez dakizu nondik hasi? Nozio batzuk dituzu, baina zure kode propioa segurtasunez sortzea galarazten dizuten hutsuneak dituzu? Estilo-orriekin erraztasun handiagoa behar duzu, nahiz eta lanean ez zaren beti orriak sortzen aritzen (adib.: back-end garapena, marketina, eta abar)?
Tailer praktiko honen bidez pausoz pauso lortuko dituzu CSS lengoaian behar dituzun oinarriak. Oinarri horiei esker fidagarritasunez konponduko dituzu egungo proiektuen aurrean izaten dituzun erronkak, baita ohiko akatsak ere, denbora eta dirua galdarazten dizutenak.
Benetan erabilgarriak diren praktikekin, CSS ikasteko prozesuan ohikoak izaten diren trabak desmuntatuko ditugu eta kasu errealak konpontzearekin disfrutatuko dugu, tailerraren ostean benetan baliagarriak izango zaizkizunak. Zure proiektuei biharamunean bertan aplikatu ahalko diezun kode bat sortuko dugu.
Izena emateko
Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.
Honako hauei zuzenduta dago
CSS lengoaian lan-oinarri sendoak behar dituzten front-end profesionalak eta hurbileko arloetako profesionalak (esaterako, back-end, diseinu grafikoa, marketina, eta abar.) estilo-orriekin behar bezala lan egiten behin betiko ikasi nahi dutenak.
Helburuak
- CSSrekin lan egiteko oinarri sendoak lortzea.
- Ohiko akatsak identifikatzea, denbora eta diru gehiago galtzea ekiditeko.
- Kasu errealei aurre egitea eta kasu bakoitzean irtenbiderik onena zein den ulertzea.
- Kalitatezko kode bat sortuz disfrutatzea, tailerraren ostean benetan aplikatu ahal izango duzuna.
Eduki nagusiak
- Lan-fluxu zuzena eta kalitatezkoa nola garatu.
- CSS arauak eraikitzea. Hautagailuak eta propietateak.
- Ohiko akatsak nola ekidin. Kaskada, espezifikotasuna, herentzia, estiloak hasieratzea.
- Osaera. Box model, posizionamendua, float-ak, Flexbox, CSS grid.
- Neurri-unitateak. Ezberdintasunak eta gomendatutako erabilerak.
- Media queries. Webguneak/aplikazioak bisualki egokitzea erabiltzailearen gailuari.
- Kalitate-kodea. Lan ekipoentzako kontrol automatikoa.
- Diseinuaren funtsak. Printzipio unibertsalak eta interfaz hutsezinak.
- CSSrekin proiektuak hasi, garatu eta amaitzeko jardunbide egokiak.