Featured image

OBS Studio - Ikasi bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen - Euskaraz (online)

OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna bat da, eta aukera ematen dizu bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin.

Horiei esker, zure ordenagailuko pantaila grabatuz bideotutorialak sortu ahal izango dituzu, webcam baten bidez grabatu, eszena desberdinak sortu eta zure webinarak, tailerrak edo online eskolak hainbat plataformaren bidez aldi berean eman.

Zer ikasiko duzu:

  • Zure ordenagailutik bideo profesionalak sortzen.
  • OBSak konfiguratzen eta 5 minutu baino gutxiagoan grabatzen hasi.
  • Zure grabazioetan eta zuzenekoetan eszena desberdinak sortzen eta horien bidez trantsizionatzen.
  • Kanpoko kamerak (eta zure mugikorra) zure bideoetarako webcam moduan erabiltzen.
  • Zuzeneko emanaldiak egiten hainbat plataformatan (Instagram, Youtube, Facebook, Twitch).
  • Zure bideoak deigarriagoak izan daitezen eta profesionalagoak izan daitezen markoak sortzen.
  • Arbel garden bat sortzen zure online eskoletarako edo aurkezpenetarako.
  • Zuzeneko emanaldiak errazteko Streamlabs OBS erabiltzen.

Ikastaro hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona
.

 

Helburuak

  • OBS tresna ezagutzea
  • OBS erabilpenak eta aplikazioak enpresan eta edukien sorkuntzan.

 

Nori zuzenduta

  • Eduki sortzaileak
  • Online irakasten duet profesionalak
  • Bideokonferentziekin lan egiten duet profesionalak

 

Edukiak

  • Zer da OBS eta zertarako erabili dezakegun?
  • Lehenengo pausuak: Instalazioa eta Konfigurazioa
  • Produkzio elementuak:
    • Eszenak
    • Iturriak
    • Trantsizioak
    • Audioa
  • Streamings edo zuzeneko emisioak
  • Kanpoko kamerak
  • Bideokonferentzia sistemekin konexioa
  • Markoak eta emizioak interegarriagoak egiteko elementuak
  • Streamlabs OBS

 

Metodologia

Guztiz praktikoa, bertaratzen direnek OBS instalatuko dute, instalazio horrekin praktikak egingo dituzte eta tailerrean azalduko diren funtzionalitateak inplementatzen joango dira.

 

Eskakizunak

Praktika errazteko, gomendatzen da pantaila bikoitza erabiltzea edo praktikak egiten joateko bigarren gailu bat izatea.

 

Anteriores ediciones »»