Featured image

Nori eragiten dion eta nola eragiten dion Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Europako Araudiak

Edukia:

  • Konektatutako ibilgailuen teknologia
  • Zergatik sartu zen indarrean denbora errekorrean ibilgailuetako zibersegurtasun araudi bat?
  • Ibilgailuei egindako erasoen kasu errealak
  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Araudiaren inpaktua automobilgintzaren/mugikortasunaren sektorean
  • Ibilgailu Flotei egindako erasoen kasu errealak
  • Zibersegurtasuna mugikortasun elektrikoan: araudiak, azpiegitura ahulgune gisa, eta eraso/ondorio desberdinak errekuntzako ibilgailuarekin alderatuta.
  • Zibereraso bat prebenitzeko irtenbideak:
  • Langileak kontzientziatzeko eta prestatzeko ekintzen adibideak.
  • Zibersegurtasuneko ziurtagiria duten ibilgailuak eta ibilgailu flotak izatearen garrantzia.
  • Mugikortasuneko CSMS bat izatearen garrantzia.

Helburuak:

  • Konektatutako ibilgailuek inplementatuta dituzten teknologiek eta osagaiek dituzten zibersegurtasun arriskuak ezagutzea.
  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Araudiaren hastapenak eta Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko ibilgailuek bete beharreko zibersegurtasun eskakizunei buruz ikasi.
  • Ezagutzea ibilgailu flotei egindako zibererasoen ondorioak eta enpresa bati eragin diezaioketen galerak.
  • Zibersegurtasun faltak mugikortasun elektrikoan nola eragin dezakeen ikastea: ibilgailuetan, eta azpiegituretan ere bai.
  • Istripuak eta lapurretak peritatzean zibersegurtasunak duen garrantzia frogatzea: peritu mota berri bat.
  • Parte hartzaileen eta hizlariaren arteko elkarrizketa irekia sustatzea, kezkei heltzeko eta kontzeptuak argitzeko.

Norentzat: 

  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Europako Araudia betetzera behartuta dauden enpresak.
  • Administrazio Publikoetako Ibilgailu Parkeen arduradunak eta ibilgailu flotak dituzten enpresetako arduradunak -banaketa eta logistika, pertsonen garraioa, Segurtasun Kidegoak...
  • CISOak edo zibersegurtasuneko profesionalak automobilgintzaren/mugikortasunaren sektorean
  • Tailerretako, kontzesionarioetako edo osagaien enpresetako langileak.
  • Motor eta/edo Teknologiako kazetari espezializatuak.
  • Ibilgailuetarako aseguru agenteak
  • Perituak
  • Karrozariak eta transformatzaileak
  • Kalitate auditoreak
  • Ziurtapen erakundeak
  • Irakasleak, analistak, aholkulariak eta ikertzaileak