Featured image

Nola sortu interfaze digital eraginkorrak produktu eta zerbitzuetarako

Pertsonek gero eta zerbitzu gehiago erabiltzen dituzte plataforma digitaletan (app-ak, web-ak, kiosko digitalak…), bai produktuak erosteko, bai tresnak erabiltzeko edo eguneroko ekintzak egiteko (banku-kudeaketa, zergak, ordainketak…). Horregatik, oso garrantzitsua da produktu eta zerbitzu horien interfazeek modu efiziente eta eraginkorrean betetzea beren zeregina. Sendoak eta erabilerrazak izan behar dute, eta ez dute inor utzi behar kanpoan.

Helburua

Helburua da interfaze baten bidez bezeroekin harremana duten enpresa edo proiektuetan lan egiten duten profesionalei jarraibideak eta jardunbide egokiak ematea. Prestakuntza hau bukatzean, gaiari buruzko ikuspegi orokorra izango dute; hau da, diseinatzaileekin eta bezeroekin elkarrizketa erabilgarriak izateko oinarrizko kontzeptuak eskuratuko dituzte, eta beren produktu edo zerbitzuak hobetzeko aukera berriak izango, arrakastaz ezarri diren jardunbide gomendatuak erabilita.

Nori zuzendua

Product manager-ak, programatzaileak, CEOak, ekintzaileak, kudeatzaileak, marketinean dihardutenak…

Gaiak

  • Ezertan hasi aurretik, erabiltzaileei ulertzea
  • Interfazeen bilakaera
  • Osagaikatzea
  • Datu-interfazeak
  • Jardunbide egokiak
  • Interfazeen etorkizuna.

Hizlaria

Diego Rodríguez, Product (Software) Designer & Digital Learning Design (arketipo.net).

Aurreko edizioak »»