Featured image

Nola lortu produktu berritzaileekin merkatuan inpaktua izatea, neuromarketinaren eta 3Dko soluzio bisualen bidez (Online)

Enpresa asko berritzaileak dira, eta produktu apartak lantzen eta fabrikatzen dituzte, baina ez dira halakotzat jotzen, ez dutelako zaintzen produktu horien aurkezpena eta, beraz, ez dutelako lortzen bezeroekin nahi bezala konektatzea.

Enpresen produktuak beren potentzialaren arabera saldu ahal izateko, oso garrantzitsua da produktuon balioa era egokian transmititzea. Enpresek horretaz jabetzea da jardunaldi honen helburua.

Enpresei neuromarketin-teknika batzuk erakustea du helburu, zeinek erakusten baitute zergatik aukeratzen ditugun produktuak, nola eragiten duen pertzepzioak eta zein diren erosteko arrazoiak.

Soluzio gisa, produktu berritzaileak haien identitatearen eta helburuen arabera egoki aurkezteko estrategia bat izatea zer garrantzitsua den erakutsiko da, bezeroen arreta erakartzeko eta bezeroek beste era batera hautemateko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
 

Egitaraua

  • Pertzepzioak nola eragiten du?
  • Produktuaren identitatea
  • Zerk bultzatzen gaitu produktu bat erostera edo baztertzera (neuromarketina)
  • Produktuak aurkezteko estrategiak
  • Produktuak aurkezteko soluzio-motak

Nori zuzendua

Produktu berritzaileak fabrikatzen dituzten eta premium produktuak garatzen dituzten enpresetako marketin-arduradunak eta produktu-arduradunak (sektoreak: industria, kontsumo-elektronika, etab.).

Hizlaria

Amaia Elu Anakabe, produktuen 3Dko bisualizazioetan espezializatutako aholkularia.

2010. urtetik ari naiz nire kontura lanean, lehendabizi Hirudart gisa eta, ondoren, nire marka pertsonalarekin, marka berritzaileetarako produktuen bisualizazio eta 3Dko animazioen nire estudioan.

Euskal ETE askotarako lan egin dut produktuen 3Dko bideo-animazio industrial eta bisualizazioetako proiektuetan.

3Dko bideoetan eta bideomarketinean espezializatutako trebatzailea naiz. Aldundiarekin lankidetzan ari naiz Egin&Ekin programan, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean teknologian espezializatutako ikasketak eta STEAM lanbideak sustatzeko.

Diseinu Grafikoko eta Ikus-entzunezko Komunikazioko Goi Mailako Ikasketen titulua dut, beste batzuen artean.

 

Aurreko edizioak »»