Nola lor dezakezu zure enpresak produktu eta zerbitzu digital berriak sortzea?
Jardunaldiaren helburua da produktu eta zerbitzu digitalak sortzeko kontzeptu nagusiak erakustea eta, aldi berean, enpresen barruan ere praktikan jartzea eraldaketa digitalaren alde lan egiteko.
Gainera, enpresen prozesuak optimizatzeko moduak ikusiko dira, langileen talentu guztia aprobetxatu ahal izateko, eta "akatsa eta porrota saritzeko" kultura sortuko da.
Honako hauei zuzenduta dago:
Enpresaren estrategia digitalki eraldatu nahi duten kudeatzaile profesionalak, kudeatzaile seniorrak eta zuzendariak.
Edukia
- Start-upak, enpresa digital berriak.
- Ideiak sortzea zure sektorean negozioak sortzeko.
- Zure negozioa modelizatzea CANVAS metodologiarekin.
- Kultura digitala eta berrikuntza. Arrakastaren gakoa.
- Ekin lanari. Zure barne-baliabideak erabili.
- Prototipoak egitea. Aurkitu zure produktu edo zerbitzuaren eta merkatuaren arteko doikuntza.
- Haztea. Tresna digitalak arin hazteko.
