Featured image

Nola hobetu bezeroaren esperientzia online kanalean

Gero eta mundu digitalizatuago batean bizi gara. Gainera, mundu mailako pandemia dator, eta dena aldatzen du. Aurrez aurre ziren harreman asko online mundura "aldatu" dira. Eta orain ikusten dugu egintzat jotzen genituen gauza asko berrikasi behar ditugula.

Orain mezu elektroniko gehiago bidaltzen ditugu, webinar gehiagotara joaten gara, astero bideo-deiak egiten ditugu, gure online salmentak eta kontratazioak gehituz doaz… Puntu honetara iritsita, hausnarketa bat egin behar da: aldaketa hori modu egokian egiten ari al gara? Nola komunikatzen gara online kanalean? Pozik al daude gure bezeroak bide horretatik ematen diegun arretarekin? Jardunaldi honetan online munduaren berezitasunak aurkeztuko ditugu, eta gure bezeroek kanal horretan duten esperientzia hobetzeko modu errazean har ditzakegun ekintzak, trikimailuak eta software-tresnak jorratuko ditugu.

 

Nori zuzenduta dagoen

Negozioei zatika edo osorik online kanalean erantzuten dieten profil teknikoak, marketinekoak, zuzendaritzakoak edo kudeaketakoak, eta bezeroen esperientzia hobetu nahi dutenak.

 

Gai-zerrenda

  • Sarrera
  • Online munduaren berezitasunak
  • Marruskadura puntuak.
  • Atsedena - Kafea
  • Hobetzeko alderdiak
  • Software tresnak
  • Azken gogoetak

 

Baldintzak

Ez da aldez aurreko eskakizunik behar.

Anteriores ediciones »»