Featured image

Nola hautatu datu-proiektuen exekuzioa industrializatzeko aukera emango duen ekosistema eta metodologia

Saio honetan, datuetan oinarritutako proiektuak gauzatzeko ekosistema eta metodologia egokiak ezartzeko funtsezko alderdi batzuk azalduko ditugu, erakundeek prozesu horiek eta sortutako produktu eta zerbitzu berriak industrializatu ahal izan ditzaten.

Datu-analitikako proiektu baten barruan, batetik, softwarea garatzeko jarduerak daude, eta, bestetik, datuak tratatzeko bestelako jarduera batzuk. Beraz, datu-analitikako proiektu bati ekiteko, biak hartu behar dira kontuan: softwarearen garapena eta datuen tratamendua. Horrek ondorioak ditu teknologia- eta metodologia-eskakizunen mailetan, erakundeetan datuetan oinarritutako produktuak edo zerbitzuak sortu nahi badira; izan ere, ez da gauza bera kontzeptu-proba bat garatzea edo datuaren bizi-zikloa eta datutik sortzen diren produktuak industrializatzea.

Horretarako, honako hauek aurkeztuko dira saio honetan:

  • Erakunde bakoitzaren beharretara egokitutako ekosistema bat hautatzeko jardunbide egokiak
  • Datu-proiektuak gauzatzeko metodologia
  • CI/CD jardunbideak ezartzea datu-proiektuetan
  • Datuaren bizi-zikloa behar bezala kudeatzeko behar diren erreminta, biltegi eta erregistroak

 

Nori zuzendua

  • Datu-proiektuen plataformak eta metodologia aztertzen ari diren ITko zuzendariak eta arduradunak.
  • IT, azpiegitura, arkitektura, analitika eta hedapeneko ekipoak.

 

Hizlaria

Alberto Rezola - Datu(a)-ren Bazkide eta estrategia Zuzendaria.
10 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat sektoretako datuen analisi aurreratuan: osasuna eta bioinformatika, industria, retail, banka eta aseguruak. Ikerketa-zentroetan zein enpresa pribatuetan lan egin du, eta erakunde publiko eta pribatuentzako proiektuak diseinatu, garatu eta kudeatu ditu.
Biologia konputazionalaren arloan bere doktore-tesia CEITen egin ondoren, Vicomtechen analitika aurreratuko proiektuak (NLP, ML, AI) kudeatzen eta garatzen hasi zen hainbat sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, batez ere ETEekin eta start-upekin egindako ikerketa aplikatuko proiektuen buru izan zen.
Esperientzia horren ondoren, ekintzailetzaren eta start-up-en munduan sartzea erabaki zuen, Quarizmi Ad Tech lan eginez (bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako start-up bat) eta M4L abian jarriz (gaur DATUA IA). Enpresa honen helburu nagusia, enpresetan arazoak konpontzeko datuetan oinarritutako eredu matematikoen garapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea zen. 2019an, M4L, Datu(a) marka komertzialaren pean, Merkaturen datuaren dibisioa bihurtzen da, eta, oraintsuago, DATUA IA enpresari bide eman dio. Enpresa hori, Teknei taldearekin batera, espezializatuta dago datuaren balio-kate osoko zerbitzu profesionaletan (gobernua, datuen kudeaketa, analitika, Business Intelligence), bai eta datuaren produktuak sortzen eta adimen artifizialan ere.

 

banner

Aurreko edizioak »»