Featured image

Nola garbitu (eta prebenitu) web-hackeatze bat Wordpressen, Joomlan edo Prestashopen

Normalean, hackinga legez kontrako sarbide batekin lotzen da, baina segurtasun-neurriak urratuz sistema informatiko batean sartzeko erabiltzen den teknika-multzo bat baino ez da, helburua edozein dela ere; izan ere, hackeatzea zilegi eta eskatua izan daiteke.

Gure webgunean nahi ez dugun hackeatze bat jasatea beti da trauma ahaztezina. Horrelako gorabeherek honako hauek ekar ditzakete: bezeroen aurrean ospea galtzea, Googlen SEO posizioak galtzea, SEM publizitate-kanpainak egiteko ezintasuna, edo segurtasun-arazo askoz handiagoak, hala nola datu pertsonalen ihesak.

Tailer honetan nola saihestu hackeatze bat ikasiko dugu, hackeatze mota ohikoenak, eta Wordpress, Joomla edo Prestashopeko web hackeatu bat nola garbitu ere ikusiko dugu. Adibide errealak eta web-hackeatze ohikoenentzako berariazko irtenbideak ikusiko ditugu.

Tailerrean ariketa praktiko bat ere egingo dugu, saio honetan ikasitakoa probatzeko.
 

Programa

  • Aurkezpena eta testuingurua
  • Hackeatze bat identifikatzea
  • Hackeatze-motak eta nola konpondu
  • Hackeatze bat garbitzen WP, Joomla eta Prestashop-en
  • Ariketa praktikoa

 

Hizlaria

Jon Rivas (https://carontestudio.com). Ingeniari tekniko informatikoa, SEOn, marketin digitalean eta web-garapenean aditua. Gaur egun, proiektu korporatibo berria garatzen ari da, eta online marketinaren bidez bezeroak hazten laguntzen du. 

Aurreko edizioak »»