Featured image

Nola garbitu (eta prebenitu) web-hackeatze bat Wordpressen, Joomlan edo Prestashopen (online)

Web batean hackeatze bat jasatea beti da trauma ahaztezina. Horrelako gorabeherek honako hauek ekar ditzakete: bezeroen aurrean ospea galtzea, Googlen SEO posizioak galtzea, SEM publizitate-kanpainak egiteko ezintasuna, edo segurtasun-arazo askoz handiagoak, hala nola datu pertsonalen ihesak.

Jardunaldi honetan, ikasiko dugu nola saihestu hackeatze bat, zein diren hackeatze-mota ohikoenak, eta Wordpress, Joomla edo Prestashopeko web hackeatu bat nola garbitu ere ikusiko dugu. Adibide errealak eta web-hackeatze ohikoenentzako berariazko irtenbideak ikusiko ditugu.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Edukia:

  • Aurkezpena
  • Hackeatu egin al naute?
  • Bai, hackeatu egin naute! Zergatik?
  • Hackeatze-motak eta konponbideak
  • WP hackeatu bat garbitzen
  • Joomla hackeatu bat garbitzen
  • Prestashop hackeatu bat garbitzen
  • Galderarik? Malkoak?

 

Hizlaria

Jon Rivas (https://carontestudio.com). Ingeniari tekniko informatikoa, SEOn, marketin digitalean eta web-garapenean aditua. Gaur egun, proiektu korporatibo berria garatzen ari da, eta online marketinaren bidez bezeroak hazten laguntzen du. 

Aurreko edizioak »»