Featured image

Nola galdetu AAri erantzun erabilgarri eta egiazkoak lortzeko

2 orduko online ikastaro honek prompting-aren gakoak erakutsiko ditu: nola formulatu galderak IArekin erantzun argiak, fidagarriak eta behar bakoitzera egokituak lortzeko.

Ariketa praktikoen bidez, parte-hartzaileek IArekin modu eraginkorragoan elkarreragiten ikasiko dute. Halaber, galderak egiterakoan ohiko akatsen adibideak, erantzunen zehaztasuna hobetzeko estrategiak eta sortutako informazioaren fidagarritasuna ebaluatzeko aholkuak landuko dira. Helburua da pertsona bakoitzak konfiantza eta autonomia lortzea tresna horien etekinik handiena ateratzeko.

 

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.