Featured image

Nola ezartzen den honeypot bat gure sareko erasotzaileak hautemateko (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Gure LAN sarean honeypot bat nola ezartzen den eta nola monitorizatzen den perimetroan sartzen diren erasotzaileak hautemateko. Honeypot sistema bat oso erakargarria da erasotzaileentzat, eta, horregatik, aukera handiak daude haren aurka ekintza maltzurrak egiten saia daitezen; horrela hauteman ditzakegu erasotzaileak, eta gorabeherari erantzuten hasi.

Honeypot bat eta hura monitorizatzeko sistema nola muntatzen diren azalduko dugu urratsez urrats, eta, azkenik, eraso-hautemateen demo bat egingo da.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2024ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Sare-administratzaileak eta informatikako segurtasun-teknikariak.

Baldintzak

Sareak eta sistemak ezagutzea.

Hizlaria

Jokin García Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Offensive Security Certified Profesionala.