Nola ezarri Honeypot bat
Ikastaroaren helburua da azaltzea nola ezartzen diren eta nola monitorizatzen diren honeypot-mota desberdinak gure LAN sarean, perimetroan sartzen diren erasotzaileak hautemateko.
Honeypot bat oso sistema erakargarria da erasotzailearentzat, eta, horregatik, aukera handiak daude haren aurka ekintza maltzurrak egiten saia dadin; horrela hauteman dezakegu, eta gorabeherari erantzuten hasi.
Edukia
Honeypotak nola ezartzen diren eta nola monitorizatzen diren azalduko da pausoz pauso. Eraso-proba bat eta erasoa detektatzeko saio bat egingo dira ikastaroaren amaieran.
Norentzat
Sare-administratzaileak eta segurtasun informatikoko teknikariak.
Eskakizunak
Sareak eta sistemak ezagutzea.
Hizlaria
Jokin García, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala. Offensive Security Certified Profesional.