Featured image

Nola erabili adimen artifiziala lerma gutxiago izateko

Gaur egun, prozesu ugari daude enpresen barruan, eta haiek optimizatzeko aukera ematen dute ikaste automatikoak eta adimen artifizialak.

Teknika horiek oso lagungarri izan litezke konpainien barruan, baina beharrezkoa da adimen artifizialaren eta ikaste automatikoaren benetako ahalmenak ezagutzea proiektu horiek behar bezala planifikatzeko.

Tailer honetan, gaur egungo algoritmoei buruzko mapa kontzeptual bat egingo da, eta zenbait erabilera-kasu aztertuko dira, landu beharreko arazoaren eta eskura dauden datuen arabera.

Tailer honetako hurrengo puntuan, algoritmoen tipologia aztertuko da, haien konplexutasunaren eta interpretagarritasunaren arabera. Atal honetan, doitasun handiko algoritmoen eta ahalmen esplikatibo handiko algoritmoen artean dagoen dikotomia aztertuko da, eta adimen artifizial esplikatiboaren kontzeptua landuko da.

Ondoren, eredu-mota bakoitzari lotutako algoritmoek eta metrikek emandako emaitzak baliozkotzeko dauden prozedurak erakutsiko dira.

Sarrera hori bukatutakoan, adibide praktiko bat landuko da, eta haren bidez erakutsiko da nola erabil daitekeen adimen artifiziala lermak murrizteko prozesu bat egiteko. Adibide horren barruan, aztertuko da nola erabil daitezkeen ahalmen esplikatibo handiko algoritmoak eta doitasun handiko algoritmoak analisi preskriptibo bat egiteko. Halakoei esker, analisi prediktiboa egin daiteke, eta biki digital bat sortu probak inolako kosturik gabe egin ahal izateko.

Nori zuzendua

Ikastaro hau Adimen artifizialaren oinarriak ezagutzeko eta lermak murrizteko nola aplikatzen zaizkion jakiteko interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Ikastaro hau ulertzeko ez da beharrezkoa programazio-ezagutzarik izatea.

 

banner

Aurreko edizioak »»