Featured image

Nola egin aurkezpenak adimen artifizialarekin?

Dokumentuak sortzea izaten da, enpresa batean, lanik ohikoenetako bat, eta, bereziki, aurkezpenak sortzea (produktuak eta zerbitzuak erakusteko, katalogoak, proposamenak, etab.). Baliabide asko xahutzen dira horretan. Txantiloiak sor daitezke, bai, baina adimen artifizialarekin hori baino askoz ere gehiago egin daiteke, produktiboagoak izaten laguntzen baitigu: zeregin errepikakorrak automatizatu, edukia berrantolatu, diseinua moldatu, akatsak ekidin, baliabideak sortu (adibidez, irudiak, animazioak, infografiak, diagramak...). Horri guztiari esker, denbora aurrez dezakegu, baita emaitza hobeak lortu eta emaitzok behar bakoitzera egokitu ere.

Ikastaro praktikoa da hau. Erakutsiko da zer tresna eta prozesu ditugun eskura edukiak eta aurkezpenak sortzeko eta nola laguntzen diguten adimen artifizialeko teknologia berriek gure aurkezpenen kalitatea eta lanaren produktibitatea hobetzen. Hau da helburua: profesionalen eta enpresen beharretara egokituak dauden edukiak optimizatzea, automatizatzea eta sortzea. Jarraibide batzuk ere emango dira emaitzak hobetzeko, eta lortutako emaitzak gure kasu jakinera nola egokitzeko. Laburbilduz, ikusiko dugu nola sortu, optimizatu, pertsonalizatu eta sortu aurkezpenak bizkor eta eraginkortasunez.

Norentzat

Lanean aurkezpenak maiz egin behar dituzten profesionalak (salmentak, kudeaketa, marketina, hezkuntza, etab.).

Baldintzak

  • Komeni da Googleko (edo antzeko) kontu bat izatea, saioa hasi eta denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Ahal bada, norberaren aurkezpen bat izan eskura, ikastaroan zehar lantzeko.

Egitaraua

Adimen artifiziala aurkezpenetan. Sarrera.

  • Aurkezpenak sortzeko AA erabiltzearen onurak: denbora aurreztea, pertsonalizazioa, edukiak sortzea...
  • Tresnak eta aukerak (ikuspegi orokorra): beautiful.ai, gamma, IA presenter, etab.

Edukia egituratzea

  • Aurkezpenaren helburuak zehaztea
  • Narrazioa egituratzea (ChatGPT, Writesonic, etab.)
  • AArekin oinarrizko gidoi bat sortzea: izenburuak, funtsezko puntuak, etab.
  • Praktika: AA erabiltzea aurkezpen korporatibo baten eskema sortzeko.

Diseinu bisuala

  • Diseinuaren oinarrizko printzipioak, aurkezpenei aplikatuak: tipografia, koloreak, hierarkia bisuala.
  • Eskura ditugun tresnak (M. Designer, Tome.app, Designs.ai, Beautiful.ai, Photoshop…)

Optimizazioa eta pertsonalizazioa AArekin

  • Hartzaileen eta enpresaren brandingaren arabera pertsonalizatzea: estilo bisualak eta mezuaren tonua.
  • Elementu dinamikoak txertatzea: grafikoak, animazioak eta bideoak (Pictory, Synthesia, Freepick, Firefly eta beste tresna asko).
  • Feedbackerako AA erabiltzea: edukia eta diseinua hobetzea (Slidebean).
  • Praktika: Aurkezpen bat hartzaile jakin batentzat egokitzea.

Aurkezpen interaktiboak eta azken probak

  • Interakzioa txertatzea Mentimeter, Poll Everywhere eta antzeko tresnekin.
  • Ariketa praktikoa: Gure aurkezpena osatzea AAko tresnekin.

Ondorioak

  • Ikasitakoa berrikustea
  • Faktore etikoak
  • Baliabideak eta hurrengo urratsak

Hizlaria

Diego Rodriguez (arketipo.net). Produktu digitalen diseinatzailea eta trebatzailea; 20 urte baino gehiagoko esperientzia.