Featured image

Nola birtualizatu prozesu industrialak ikaskuntza eraginkorra lortzeko

Prozesu industrialak digitalizatuz, kostuak murriztuko dituzu, eta lantaldea zure produkzioari dagozkion egoera guztiei aurre egiteko prestatuko duzu. Trebatu zure profesionalak edozein tokitatik, baita lantokian bertan ere, zure erakundearen errealitatean oinarritutako gamifikazio-tekniken, bideoen eta simulazioen bidez, e-Learning plataforma pertsonalizatu bat baliatuz.

 

Helburuak

  • 3Dko, errealitate birtualeko eta errealitate aregotuko agertokiak bereizten jakitea
  • Errealitate birtualaren ekarpenak ezagutzea
  • Errealitate areagotua noiz aplikatu jakitea
  • Nola irits gaitezke biki digitaletara?

Norentzat

Prozesu industrialen produkzioaren, marketinaren eta mantentze-lanen arloko manager eta zuzendariak, eta trebakuntzaren eta onlineko trebakuntzaren munduko teknikari eta profesionalak.

Programa

Murgiltze-esperientzia industria-instalazioetan.

3D agertokiak.

Errealitate birtuala

  • 3Dko modelaketa
  • 3Dko murgiltzea
  • 3D betaurrekoen murgiltze-mota
  • Erabilerak: onboarding-a, agertokien simulazioa, showroom-ak…
  • Abantailak
  • Birtualizatzea, eboluzionatzeko

Errealitate areagotua

  • Marketin-tresna
  • Ikaskuntza teknikoa
  • Simulagailuak

Biki digitalak

  • Trebakuntzatik jardutera
  • Trebakuntza mantentze-lan bihurtzea
  • Garapen-plataformak

EyFlow autore-tresna gisa

Hizlaria

Michel Toyos Cantero - AXIAko proiektu-burua