Featured image

Nola aurre egin arrakastaz informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat ziurtatzeko auditoretza bati, ENS, TISAX edota ISO 27001 arauen arabera

Gaur egun, informazioa edozein erakunderen aktibo garrantzitsuenetako bat da. Beraz, segurtasun horrek beste dimentsio bat hartzen du konfidentzialtasunari, osotasunari eta erabilgarritasunari dagokienez, negozioa babestuta mantentzeko eta horri jarraipena emateko.

Merkatuaren eskakizun handiak eta lehiakortasun-maila direla eta, erakundeek, sektore publikokoek zein pribatukoek, segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzea edo gutxieneko estandar batzuk betetzea baloratu eta planteatu behar dute, askotan nahitaez bete beharrekoak. 

Azken helburua informazioa ziurtatzea, arriskua murriztea eta lan-esparru segurua sortzea da. 

Horrela, enpresa bezeroaren aurrean finkatzen da, bere zerbitzu edo produktuen balio seguru gisa, eta negozio-aukera berriak eta ospe handiko posizioa lortzen ditu.

 

Programa

  • Segurtasunaren arloan gaur egun gehien eskatzen diren ziurtagiriak
  • Zergatik pentsatu behar dugu informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema batean?
  • Prozesua ezartzeko faseak
  • Heldutasun-mailak
  • Metodologia
  • Egikaritze-epeak
  • Benetako esperientzia

 

Hizlariak 

  • Julio Holgado - Zibersegurtasunaren arloko aholkularia, Derten.
  • Amaia Chaparro - Lead Auditor, Vadillo Asesores.
  • Ainhoa Uriondo - IT zuzendaria, HUTCHINSON – INTECSA. SGSI-TISAX ziurtapen-prozesuan izandako esperientzia aurkeztuko da.

 

Nori zuzendua

Erakundeak, sektore publikokoak zein pribatukoak.

Aurreko edizioak »»