Featured image

Nola atera etekina zure marketin digitaleko estrategiari Zapierrekin, prozesuak integratuz

Ikastaro honetan, enpresa batean prozesuak automatizatzeari eta hainbat plataforma Zapierren bidez integratzeari buruzko gakoak eman nahi ditugu. Oso tresna indartsua da, kudeaketa-orduak aurreztu eta prozesu errepikariak automatizatzeko gai dena.

Gainera, Zapierren erabilera aurreratua egiteak honako erabilera hauek baliatzeko aukera ematen du: erabakiak hartzeko informazio baliotsua lortzea, prozesu komertzialean lead-en tratamendua optimizatzea edo bihurketa-inbutuak sortzeko adimen artifiziala aprobetxatzea.

 

Programa

  • Automatizazioa eta integrazioa: Abantailak negozioetan.
  • Zer da Zapier eta zergatik izango da nire lagun onena hemendik aurrera
  • Lehen urratsak Zapierren
  • Zapier eta Google Sheets konektatuta + aginte-koadroak
  • Adibide erreala: Wordpress inprimaki bat konektatu, kontaktuak automatikoki sar daitezen Google Sheets orri batean (Zapierretik pasatuz).
  • Zapier & Google Ads
    • Iragarki normalak
    • Formulario automatikoak
  • Zapier & Facebook ads
    • Iragarki normalak
    • Formulario automatikoak
  • Zapier & Mailchimp
  • Aukera gehiago Zapier-ekin: CRM, ERP, Google Forms, Gmail, Woocommerce, Google Calendar...
  • Zapier + adimen artifiziala

 

Helburuak

Zapierrek Euskadiko enpresetan egunero erabiltzeko duen potentzia ezagutzea, barne-prozesuak automatizatu eta optimizatu ahal izateko.

 

Nori zuzenduta dago

Web funtzionalak dituzten enpresetako arduradunak, web-diseinatzaileak, webak egiten dituzten marketin- eta diseinu-agentziak, eta, oro har, online plataformen automatizazio eta integrazio gaietan aurrerapausoa eman nahi duen edonor.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»