Featured image

No-code bideojokoak adimen artifizialarekin sortzea, industria-, enpresa- eta sorkuntza-sektoreentzat

No-code teknologiako bideojoko bat osorik sortu nahi duzu? Ez duzu programatzaile edo diseinatzaile profesionala izan beharrik! Ikastaro honetan, serious games edo bideojokoak hutsetik garatzen ikasiko duzu, kodea, grafikoak, musika, soinuak eta bestelako baliabideak sortzeko adimen artifiziala erabiliz tresna nagusi gisa. 

Amaitutakoan, ikasitakoa zure sektore profesionalean aplikatu ahal izango duzu. Egun, bideojokoak ez dira denbora-pasa hutsak; trebatzeko, prozesuak gamifikatzeko, marketin- eta sormen-ekintzak bultzatzeko eta trebetasun eta soft skill berriak garatzeko tresna dira.

Ikastaroak koderik gabeko teknikaren hurbilketa eskainiko du, bai eta adimen artifizialeko prompt eta tresnen hurbilketa ere. HTML eta Python/PyGame inguruneetarako joko sinpleak sortuko dira, eta no-code bideojokoak ekoitziko dira GDevelop erabiliz. Prozesuan, modu intentsiboan erabiliko dira AA sortzailearen tresnak garapena bizkortzeko, esperimentazioa errazteko eta eremu profesional askotan aplika daitezkeen sorkuntza interaktiboko metodo berriak esploratzeko.

Ez da aurretiko ezagutzarik behar programazioari eta diseinuari dagokienez; nahikoa da sorkuntza digitalerako, adimen artifizialerako eta teknologia berriekin esperimentatzeko interesa izatea.

Helburuak

  • Enpresa- eta sormen-inguruneetarako bideojokoen garapenaren oinarriak ezagutzea, ikuspegi praktiko eta ulergarri batetik.
  • Kodea eta sormen-baliabideak garatzeko adimen artifiziala erabiltzen ikastea.
  • No-code bideojoko sinpleak HTML, Python/PyGame eta GDevelopen AA-tresnen bitartez (vibecoding) garatzea.
  • Bideojokoek eta ingurune interaktiboek testuinguru profesionaletan dituzten aplikazioak aztertzea.
  • Bideojokoen industria, aukerak eta monetizatzeko moduak ezagutzea.

Norentzat

  • Eduki interaktiboak garatzeko interesa duten sormen-sektoreetako, sektore teknikoetako eta hezkuntza-sektoreetako profesionalak.
  • Prozesuak gamifikatzen ikasi nahi duten eta garapen-ezagutzarik ez duten edozein sektoretako profesionalak.
  • Aldez aurretik bideojokoetan esperientziarik izan ez eta adimen artifizialeko egungo tresnak erabiliz arlo honetan hasi nahi duten pertsonak.

Egitaraua

1. Bideojokoen garapena eta AA: hastapenak
Bideojokoen garapenaren ikuspegi orokorra, zer motor-mota dauden eta adimen artifizialak gaur egungo lan-fluxuetan duen zeregina.

2. Jokoak sortzea AAk lagundutako programazioarekin
HTML eta Python/PyGamekin joko sinpleak garatzeko aholkuak. Kodea, oinarrizko logika eta jokoaren mekanika sortzeko AA-tresnak erabiltzea.

3. Adimen artifizialarekin sortutako baliabideak integratzea
Jokoetan txertatuko diren grafikoak, musika, soinu-efektuak eta elementu narratiboak sortzea AA sortzaileko tresnen bidez.

4. Koderik gabeko bideojokoak GDevelopekin garatzea
GDevelop no-code tresna erabiliz bideojoko pertsonalizatu bat diseinatzea eta eraikitzea, diseinurako, logikarako, baliabideetarako eta jokoaren doikuntzetarako AAn oinarrituta.

5. Aplikazio profesionalak eta ondorioak
Bideojokoen eta ingurune interaktiboen erabilera testuinguru profesional, hezitzaile eta korporatiboetan. Monetizazioa bideojokoen industrian. Sektorearen barruan ikasten jarraitzeko etorkizuneko urratsak eta baliabideak.

Irakasleak

Enara Artetxe eta Jorge R. López Benito // GATE8GAMES by Qublian

 

banner