Featured image

Negozio-metrikak eta horiek marketin-helburuekin bat etortzea

"Negozio-metrikak eta horiek marketin-helburuekin bat etortzea" jarduanaldiaren helburua da ulertzea errendimenduaren metrikak eta funtsezko adierazleak (KPI) funtsezkoak direla marketinaren esparruan. 

Jarraian, jardunaldi honetan landuko diren gai nagusiak zehaztu dira:

Sarrera 

Negozio-metriken eta KPIaren oinarrizko kontzeptuak definituko dira, eta horiek marketinerako duten garrantzia azalduko da. Negozio-metrikak marketin-helburuekin bat etortzearen gaia ere landuko da.

  • Negozio-metrikak eta KPI definitzea
  • Negozio-metriken garrantzia marketinerako
  • Negozio-metrikak marketin-helburuekin bat etortzea

 

Negozio-metrikak 

Negozio-metrika motak aurkeztuko dira, eta marketinerako funtsezko negozio-metrikak azalduko dira. Negozio-metrika egokiak nola aukeratu ere aztertuko da.

  • Negozio-metrika motak
  • Marketinerako funtsezko negozio-metrikak
  • Nola aukeratu negozio-metrika egokiak

 

Metrikak helburuekin bat etortzea 

Negozio-metrikak marketin-helburuekin nola lerrokatu azalduko da. Metrikak lerrokatzeko tresnak ere aurkeztuko dira, eta metrikak lerrokatzeko kasu praktikoak partekatuko dira.

  • Nola lerrokatu negozio-metrikak marketin-helburuekin
  • Metrikak lerrokatzeko tresnak
  • Metrikak lerrokatzeko kasu praktikoak

 

Ondorioak

Prestakuntzan landutako puntu nagusiak laburbilduko dira. Parte-hartzaileen galderei ere erantzungo zaie.

  • Puntu nagusien laburpena
  • Galderak eta erantzunak

 

Ariketak

  • Ikasitako kontzeptuak aplikatzeko ariketa praktikoak. Bigquery erabiliko dugu helburu guztien eta hazkunde-estimazio posibleen azterketa zehatza egiteko

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»