Mugarik gabeko irudimena: Nano Banana eta AArekin irudiak sortzea
2 orduko online ikastaro honetan, IAk irudiak sortzeko duen potentzial sortzailea aztertuko da. Nano Banana-n bidez (Google), irudimena askatzeko eta hainbat testuingurutan aplika daitezkeen irudi originalak sortzeko teknikak eta tresnak erakutsiko dira.
Parte-hartzaileek estilo eta ikuspegi sortzaile desberdinekin esperimentatuko dute, eta IAk proiektu artistiko, hezitzaile edo komunikaziokoetan aliatu izan daitekeela ikusiko dute. Tailerrak esperimentazio librea eta teknologiak eskaintzen dituen hizkuntza bisual berrien inguruko hausnarketa sustatuko du.
Amaitzeko, adibide praktiko osagarriak eta ikastaroaren ondoren esploratzen jarraitzeko baliabideak eskainiko dira, parte-hartzaile bakoitzak bere sormena IArekin garatzen jarrai dezan.
"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.
Nori zuzendua
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.