Featured image

Motion Graphics sare sozialetarako (online)

Sare sozialak komunikaziorako oinarrizko tresna bihurtu dira. Izan ere, marken eta haien jarraitzaileen arteko komunikazioa dela eta, eduki-fluxu ikaragarria sortu da gure gailuetako pantailetan. Hain eremu saturatuan, Motion Graphicsek aukera ematen digu gure postak nabarmentzeko eta arreta modu eraginkorragoan erakartzeko.

Tailer honetan, After effects oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko duzu, zure lehen animazioak sortzeko.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 10 pertsona.

Helburuak

  • After Effectsen oinarrizko tresnak menderatzea, sare sozialetan zure profilen edukia animatzeko.
  • Motion graphicsek produktu edo enpresaren komunikazioari egin diezaiokeen ekarpena ulertzea.
  • Gure post animatuen "engagement" hobetzeko estrategiak eta tip-ak ikastea.

Norentzat

Sortzaileak, community managerrak, diseinatzaile grafikoak, ilustratzaileak, publizistak, ikus-entzunezkoen profesionalak.

Baldintzak

  • Adobe tresnei buruzko oinarrizko ezagutzak ((Illustrator edo Photoshop. Premiere bakarrik erabiltzen baduzu, balio du ere)
  • Ordenagailuan Illustrator/Photoshop eta After Fx eduki behar dira instalatuta. (Adobeko doako probaren bertsioarekin balio du)

Programa

1. Saioa:

Software modulua 01

  • After Fx: sarrera
  • Panelak eta lanerako espazioa
  • Oinarrizko parametroak

Modulu kontzeptuala 01

  • Zer da motion?
  • Oinarrizko mugimenduen adibideak 01

2. Saioa:

Software modulua 02

  • Oinarrizko parametroak 02
  • Maskarak
  • Tipografia animatua

Modulu kontzeptuala 02

  • Motion design. Kontzeptu edo ideia batean oinarrituta animatzea
  • Onarrizko mugimenduen adibideak 02

3. Saioa:

Software modulua 03

  • Konposizioak eta aurrekonposizioak
  • Gure diseinuak optimizatzea illustrator eta Photoshopen, ondoren AfterFx bidez animatzeko

Modulu kontzeptuala 03

  • Sare sozialetan animatutako posten estrategia planifikatzea
  • Sare sozial bakoitzaren formatuak eta erabilerak bereiztea
  • Animazio luze baten segmentazioa hainbat postetan
  • Loopak, post infinituak
  • IG stories. 9:16 egokitzapenak 
  • Sare sozialetan animazioak posteatzeko tip-ak 

4. saioa:

Software modulua 04

  • Soinua
  • Oinarrizko efektuak
  • Animazioak rederizatzea eta sareetarako formatu optimoak

Modulu kontzeptuala 04

  • Motionen erabilera onen adibideak sare sozialei aplikatuak
  • Diseinu estatiko batetik mugimenduan dagoen erabilera batera

5. saioa:

Amaierako proiektu pertsonala

Parte hartzen dutenek beren post animatua egingo dute beren diseinu edo ilustrazio pertsonalizatuarekin, honako urrats hauei jarraituz:

  • Animazioaren aurreko storyboard eta zirriborroa
  • Gainerako parte-hartzaileekin partekatzea
  • Animazioa
  • Prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzea
  • Renderizazioa

 

Irakaslea

Xabi Mendibe. Diseinatzaile grafikoa eta freelance animatzailea, 7 urteko esperientzia duena Motion Graphics arloan. Fuss estudioaren sortzaileetako bat (https://fussmakers.tv/). Bere lanak animazio-teknika desberdinak eta irudia eta bideoa uztartzen ditu, betiere diseinu grafikoaren ikuspegitik. Mediapro eta La Caña Brothers animazio estudioetan eta telebista ekoiztetxeetan lan egin du. Merkataritzaren eremutik kanpo, bere ekoizpenaren zati bat esperimentazioko proiektu pertsonaletara bideratzen du. xabimendibe.com

 

Aurreko edizioak »»