Merkataritza-taldeentzako salmenta-estrategiak LinkedIn-en
Jardunaldi honetan marka korporatiboaz eta salmentako profesionalen marka pertsonalaz hitz egingo dugu. Gainera, konpainiaren eta profesionalen komunikazio-estrategiez eta lerrokatuta egoteko moduaz hitz egingo da. LinkedIn-en merkataritza-prospekzioa eta bezero potentzialengana hurbiltzeko teknikak. Benchmarking. Salmenten errutina LinkedIn-en.
Nori zuzendua
Gerenteak / Zuzendaritza Nagusia, zuzendari komertziala, salmenta-profesionalak (KAMak, negozio-garapena, komertzial teknikoak, etab.) eta LinkedIn-en salmenta-estrategia bat izan nahi duen edonor, baita Marketin Zuzendaritza ere.
Hizlaria
Ainhoa Gómez Beltrán. Zientzia Zehatzetan lizentziatua (EHU). Hiru unibertsitate-graduondoko ditu: software Arkitektura Deustuko Unibertsitatean, Gaitasun pedagogikoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Marketin Digitalaren Zuzendaritza Errioxako Unibertsitatean. Esperientzia handia du marketin-sailak zuzentzen B2B 2000 eta Camp Tecnologico bezalako enpresetan, eta, gainera, Biwott.es-en bazkide fundatzailea eta www.ISMARK.es enpresaren sortzaile eta CEO da. Unibertsitateko nazioarteko hizlaria (Kolonbia, Portugal eta Espainia), Vocento Taldea, La Neurona, Manager Business Forum eta Negozio Eskolak. Besteak beste, FINSA, Fagor Ederlan, Euskadiko Kutxa, Catalana Occidente, Yokogawa, SORALUCE, SONI Music, Staples eta beste enpresa handietako salmenta-taldeen hezitzailea da.