Merkataritza elektronikoa industrian: oinarrizkoenetik gorabidean dauden joeretara
Gaur egun, merkataritza elektronikoa funtsezko tresna bat da industria-enpresentzat; ez saltzeko bakarrik, baita prozesuak optimizatzeko eta bezeroaren esperientzia hobetzeko ere. Jardunaldi honetan ikusiko dugu nola sortzen den onlineko denda bat hutsetik, salmentak digitalizatzeko oinarri sendo bat ezarriz. Katalogoak kudeatzeko, eskaerak automatizatzeko eta bezero digitalari arreta eskaintzeko zer estrategia praktiko dauden ikusiko ditugu.
Gainera, gorabidean doazen joera batzuk ere aipatuko ditugu, hala nola pertsonalizazioa, zuzeneko erosketak eta kanal oroko salmenta, eta hazkundea nola indartu dezaketen ere erakutsiko dugu.
Helburuak
- Merkataritza elektroniko industriala hutsetik ezartzeko oinarrizko gakoak ulertzea.
- Merkataritza elektronikoan dauden azken joerak eta industria-sektorean duten inpaktua ezagutzea.
- Pertsonalizazioak eta erabiltzailearen esperientziak B2B eta B2C testuinguruetan bihurketa nola hobetu dezaketen ulertzea.
- Zuzeneko erosketak bezeroen konpromisoa eta salmentak lortzeko tresna gisa eskaintzen dituen aukerak aztertzea.
- Merkataritza industrialean kanal oroko integrazio eraginkorra lortzeko estrategiak identifikatzea.
- Industriako arrakasta-kasuetatik ikastea eta merkataritza digitalaren bidez hazkundea indartzeko jardunbide egokiak aplikatzea.
Nori zuzendua
Salmenten zuzendariak eta arduradunak, marketineko zuzendariak, arduradun komertzialak, produktu-kudeatzaileak, negozio-garapenaren arduradunak
Hizlaria
Jaione Ayastuy - Zerbitzu Digitaletako eta Transformazio Digitaleko zuzendaria
Jaionek 18 urte baino gehiagoko esperientzia du eraldaketa digitalean. Aditua da merkataritza digitalaren kudeaketan, marketplace-etan eta eredu komertzialen optimizaziora bideratutako proiektu digitaletan. Gaur egun, proiektu estrategikoen buru da Merkatu-n. Enpresa-inguruko digitalizazioa eta enpresen salmenta-kanalen modernizazioa bultzatzen ditu.
Bere ibilbide profesionalean, plataforma digitalen kudeaketa integralean jardun du; hasi operazioak sortu eta koordinatzetik, eta B2B eta B2C testuinguruetarako soluzio pertsonalizatuak ezartzeraino. Gainera, esperientzia sendoa du eredu komertzialen eraldaketan, eta aholkularitza eskaintzen die enpresei beren inguru digitalerako trantsizioan.
Marketina eta Enpresa Kudeaketa ikasi du, eta bi MBArekin aberastu du bere esperientzia: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa bata, eta Talde Zuzendaritzakoa bestea. Diziplina anitzeko ikuspegia du, teknologia eta marketin digitala konbinatzen dituzten estrategia integralen inplementazioan oinarritua, eta zenbait arlo gakotan dihardu, hala nola SEOa, web-analitika (GA4, Looker Studio), sare sozialak, posta bidezko marketina eta merkataritza elektronikorako plataformak (Prestashop, WordPress eta WooCommerce).