Featured image

Menderatu Substack: Sortu, kudeatu eta monetizatu ezazu zure Newsletterra arrakastaz

Albiste buletinen edo newsletter digitalen gorakada berri bat bizi dugu. Horiek sortzeko hainbat modu daude. Prestakuntza honen bidez newsletterrak eraginkortasunez garatu ahalko dituzu, Substack plataforma erabilita, izan ere, erabiltzaile-interfaze erraz bat dauka eta edukiak argitaratu eta monetizatzeko gaitasun handia.

Ikastaro honen bidez hauxe ikasiko duzu: Substack aplikazioan zure kontua konfiguratzen eta zure lehenengo buletina sortzen, programatzen eta banatzen. Bestalde, zure irakurleekin lehen minututik lotuko zaituzten edukiak sortzen lagunduko dizuten gako batzuk ezagutuko dituzu.

Bestalde, jarraitu beharreko profesionalak ezagutuko dituzu, Substack aplikazioari etekina ateratzen ari direnak, baita jardunbide egokien adibideak ezagutuko ere. Horrez gain, bezeroekiko eta online komunitatearekiko komunikazioari buruzko hurbilketa bat egingo dugu.

 

Programa

  1. Bezeroekin eta online komunitatearekin komunikatzea
  2. Substack: Zer da eta nola funtzionatzen du?
  3. Nola atera etekina Substacki zure enpresan?
  4. Substacken jarraitu beharreko erreferentziak: jardunbide egokiak
  5. Substacki eta tresna horrek e-mail marketinean duen eraginari buruzko amaierako ondorioak eta gogoetak
  6. Ariketa praktikoak

 

Nori zuzendua

Eduki-sortzaileak, kazetariak, copywriterrak, ekintzaileak, marketineko profesionalak eta aholkulariak, Community Managerrak, blogariak eta aholkulariak, Substacken bidez bezeroen monetizazio- eta konpromiso-aukerak aztertzea helburu dutenak.

 

Betekizunak

Posta elektronikoko kontu bat izatea Substacken profila sortzeko.
 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»