Featured image

Menderatu Model Context Protocol (MCP)

Konektatu AAko zure agentea mundu errealarekin

Eta zure adimen artifizialak "testua idazten" duen txat hutsa izateari utziko balio eta zure tresnak benetan erabiltzen dituen laguntzaile izatera pasatuko balitz?

Model Context Protocol (MCP) teknologiak "superbotereak" ematen dizkio zure AAri. MCP teknologiari esker, testu-kutxatik edo kode-editoretik atera daiteke AA, eta zuzenean konektatu egunero erabiltzen dituzun aplikazioekin.

Ikastaro honetan ikasiko duzu, programazioan aditua izan beharrik gabe, zure AAk nola egin ditzakeen hainbat lan:

  • Firebasen zerbitzuak erabili.
  • Zapierekin zure automatizazioak antolatu eta eguneratu.
  • MongoDBn datu errealak kontsultatu.
  • Playwrightekin webak automatikoki nabigatu eta probatu.
  • ...

Ikastaro hau maila guztietarako diseinatu dugu. Zubi horiek (zerbitzariak) oso erraz sortzen erakutsiko dizugu. AAk pantailatik kanpo jarduten ikusteko jakin-mina baduzu, hau da zure tokia.

Norentzat

  • Programatzen esperientziarik ez duten eta adimen artifizial konektatuak nola funtzionatzen duen ulertu nahi dutenak.
  • Interfaze edo tresna adimendunen prototipoak egin nahi dituzten diseinatzaileak eta sortzaileak.
  • Beren proiektuetan adimen artifiziala eta MCP txertatu nahi dituzten garatzaileak eta talde teknikoak.
  • Datuak konektatzeko eta prozesuak automatizatzeko MCP aprobetxatu nahi duten enpresak eta kudeatzaileak.

Edukia

MCP bezeroa-zerbitzaria: arkitektura

  • Nola komunikatzen diren ereduak, aplikazioak eta zerbitzuak protokoloaren bidez.

Nola integratzen den garapen-ingurune integratuetan (IDE) eta tresnetan

  • VSCode, Claude eta MCP onartzen duten beste plataforma batzuk.

MCP: ospetsuak eta haien erabilera-kasuak

  • Benetako adibideak: Playwright, MongoDB, Firebase, GitLab, GitHub, AWS, Azure eta gehiago.

Erabilera-motak eta integrazio praktikoak

  • Nola konbinatu hainbat MCP zereginak automatizatzeko edo adimen artifizialeko zure proiektuak aberasteko.

Adibide praktiko bat: zure lehen MCP zerbitzaria

  • MCP zerbitzari bat sortuko dugu elkarrekin urratsez urrats, Midudev-en adibidean oinarrituta.

Adimen artifizialaren eta MCPren egungo eta etorkizuneko joerak

  • Zer ari dira egiten Microsoft eta Anthropic bezalako enpresak, eta zergatik izango da MCP gakoa aplikazio adimendunen hurrengo belaunaldian.

 

Oharra: zure ordenagailu eramangarria ekar dezakezu, ikastaroan zehar zure MCP zerbitzaria garatzeko, probatzeko eta konektatzeko.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»