Menderatu Model Context Protocol (MCP)
Interesatzen al zaizu adimen artifizialak aplikazioak, tresnak eta datuak konektatzeko duen modu berria?
Model Context Protocol (MCP, ereduen testuinguru-protokoloa adimen artifizialeko ereduek zure ingurunea ulertzeko eta zure inguruan eragiteko modua iraultzen ari den estandar irekia da. Ikastaro honek MCP erabiltzen eta integratzen erakutsiko dizu, baita zeure MCP zerbitzariak hutsetik hasita erraz eraikitzen ere.
Software-garatzaileek emango dute ikastaroa, eta maila guztietarako diseinatuta dago: hasi adimen artifiziala beren tresnekin nola konektatzen den ulertzeko jakin-mina dutenetatik eta MCPrekin proiektuak hedatu nahi dituzten programatzaileetaraino.
Ikusi MPC nola ari den aldatzen softwarearen garapena, adimen artifizialei aukera ematen baitie zuzenean zure tresna gogokoekin lan egiteko.
Zenbait ingurune nola konektatu ikasiko duzu, hala nola VSCode, Claude eta GitHub, eta zeure MCP zerbitzariak nola sortu. Horrez gain, ulertuko duzu nolakoa den adimen artifizialari zure informazioa modu kontrolatuan atzitzeko eta benetako zereginak exekutatzeko aukera ematen dion arkitektura.
Norentzat
- Programatzen esperientziarik ez duten eta adimen artifizial konektatuak nola funtzionatzen duen ulertu nahi dutenak.
- Interfaze edo tresna adimendunen prototipoak egin nahi dituzten diseinatzaileak eta sortzaileak.
- Beren proiektuetan adimen artifiziala eta MCP txertatu nahi dituzten garatzaileak eta talde teknikoak.
- Datuak konektatzeko eta prozesuak automatizatzeko MCP aprobetxatu nahi duten enpresak eta kudeatzaileak.
Edukia
MCP bezeroa-zerbitzaria: arkitektura
- Nola komunikatzen diren ereduak, aplikazioak eta zerbitzuak protokoloaren bidez.
Nola integratzen den garapen-ingurune integratuetan (IDE) eta tresnetan
- VSCode, Claude eta MCP onartzen duten beste plataforma batzuk.
MCP: ospetsuak eta haien erabilera-kasuak
- Benetako adibideak: Playwright, MongoDB, Firebase, GitLab, GitHub, AWS, Azure eta gehiago.
Erabilera-motak eta integrazio praktikoak
- Nola konbinatu hainbat MCP zereginak automatizatzeko edo adimen artifizialeko zure proiektuak aberasteko.
Adibide praktiko bat: zure lehen MCP zerbitzaria
- MCP zerbitzari bat sortuko dugu elkarrekin urratsez urrats, Midudev-en adibidean oinarrituta.
Adimen artifizialaren eta MCPren egungo eta etorkizuneko joerak
- Zer ari dira egiten Microsoft eta Anthropic bezalako enpresak, eta zergatik izango da MCP gakoa aplikazio adimendunen hurrengo belaunaldian.
Oharra: zure ordenagailu eramangarria ekar dezakezu, ikastaroan zehar zure MCP zerbitzaria garatzeko, probatzeko eta konektatzeko.

 
   
       
                
 
        