Featured image

Mekanizazio-tailerren digitalizazioa

Industria 4.0 eta digitalizazioaren kontzeptuen inguruan etengabe hitz egiten da. Gaur egun, enpresa handiak urrats handiak egiten ari dira digitalizazioaren bidean; enpresa txikiei begiratzen badiegu aldiz, horietako asko oraindik ez dira bide horretan murgiltzen hasi ere egin.

Horregatik, saio hau enpresei zuzenduta dago, bereziki mekanizazio-lantegiei eta beren instalazioetan mekanizazioa duten enpresei; zeinak digitalizazioaren bidean beste urrats bat eman nahi duten ekoizpen-prozesuak hobetu eta lehiakortasuna handitzeko helburuarekin.

Digitalizazioak zuzenean lagundu dezake produkzioa eta zerbitzu teknikoa hobetzen, makinen uneko egoerarekin, haien mugekin eta ekoizpen-lehentasunekin bat datorren plangintza egiten, mantentze-lan prebentiboa bermatzen, edozein arazori aurrea hartzen, ekoizpenaren jarraipena denbora errealean egiten, etab. Azken batean, makinen errendimendua handitzea eta lehiakorragoak izatea.

 

Helburua

Webinar honen helburua 4.0 Industria mekanizazio-lantegietara hurbiltzea eta mekanizazio-sektoreko enpresei benetako digitalizazio-soluzioak erakustea da, lehiakortasuna eta industriaren berreskurapen ekonomikoa sustatzeko helburuarekin.

Webinar honen ondoren, Industria 4.0, Smart Factory edo lantegi digitala bezalako kontzeptuak mekanizazio lantegien errealitatetik hurbilago egongo dira eta euren beharretara egokituko dira.

 

Programa

  • "Mekanizazio-lantegiak digitalizatzea”
    Ivan Mateos - ZITUko zuzendari komertziala. Informatikako ingeniaria eta MBA.
  • "Mekanizazio-lantegiei aplikatutako IA"
    Karlos Zuñiga - SKOOTIK enpresako Zuzendari Komertziala.

 

Aurreko edizioak »»