Featured image

Markaren eta bezeroaren arteko harremana optimizatzea erakundeak harremanetarako dituen bide guztiak baliatuz

Markaren eta bezeroaren arteko erlazioa nola maximizatu aztertuko dugu, erakunde batek bere audientziarekin dituen harreman-bide guztiei erreparatuta. Harremanetarako bide guztiek —izan aurrez aurrekoak, izan lineakoak edo izan sare sozialen bidezkoak— izan dezakete eragina bezeroak duen markaren pertzepzioan eta haren gogobetetzean.

Hizpide izango dugu zer garrantzitsua den markaren balioak eta identitatea interakzio guzti-guztietan islatzen direla ziurtatuta koherentziari eustea komunikazioan eta bezeroek kanal guztietan duten esperientzian.

Helburuak

  • Marka-bezero erlazioa harreman-bide guztietan optimizatzearen garrantziaz jabetzea.
  • Bezeroaren esperientzia hobetzeko estrategia praktikoak eskaintzea.
  • Azpimarratzea komunikazioak eta bezero-esperientziak koherenteak izan behar dutela bide guztietan.
  • Aldaketak inplementatzea sustatzea, bezeroaren leialtasuna sendotzeko eta emaitza komertzialak hobetzeko.

Norentzat

Zuzendaritza nagusia, negozio-garapeneko arduradunak, marketineko zuzendaritza, eraldaketa digitaleko zuzendaritza eta arduradun komertzialak.

Hizlariak

Olatz Elizasu - Merkatu-ko Marketin Digitaleko arduraduna

Humanitate eta Komunikazioan lizentziaduna da, eta Master of Arts in Euroculture du. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du plataforma anitzeko eta hizkuntza anitzeko web-proiektuen plangintza eta kudeaketan, estrategia digitalak diseinatu eta ezartzen, web-proiektu eta aplikazioen kontzeptualizazio eta prototipazioan (UX), onlineko kanpainak inplementatu, kudeatu eta optimizatzen eta marketin-planak definitzen eta abiarazten.
Gaur egun, Merkatu-ko Marketin Digitaleko taldearen buru da Olatz; proiektuen estrategiak eta kontzeptualizazioak definitzen ditu, eta proiektuen antolamendua zaintzen du, garaiz eta behar bezala gara daitezen. Horretaz gain, egon daitezkeen berrikuntza-esparruak hautemateaz eta proiektuan aplikatzeaz arduratzen da.

Lucia Martin - Merkatuko proiektu-zuzendaria eta erabiltzaile-esperientziako aholkularia

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna; estrategia digitalaren definizioan eta erakunde publiko eta pribatuetarako produktu digitalen erabiltzaile-esperientzian espezializatua. Hamar urtetik gorako esperientzia du marketineko eta produktu digitaletako proiektuak koordinatzen.
Gaur egun, proiektu-arduraduna da Merkatuko Marketin Digitaleko lantaldean, eta alor hauetan aritzen da, nagusiki: erabiltzaileen ikerketa, kontzeptualizazioa eta prototipatzea.