Featured image

MailChimp aurreratua: reportak, datu-baseak eta formularioak - Meatzaldea (Online)

MailChimp enpresa-eremuan oso ezarrita dagoen email marketineko plataforma bat da, eta gaitasun handia du bidalitako kanpainei buruzko emaitzak aztertzeko, baita gure datu-baseko erabiltzaileak kudeatzeko erreminta eta utilitate anitz ere.

Tailer aurreratu honetan, besteak beste, honako alderdi hauek sakonduko ditugu: datu-basearen kudeaketa aurreratua, lortutako txostenen analisia, remarketing-ekintzak, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzea eta aplikazioaren datu-basean erabiltzaileak zuzenean erakartzeko tresnak. 

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Betekizunak

MailChimp-eko kontua funtzionatzen izatea eta aldez aurretik kanpainak osatzeari eta bidaltzeari buruz zerbait jakitea gomendatzen dizuegu.

Helburuak  

  • Egindako bidalketen emaitzei buruzko txostenak aztertzeko teknikak menperatzea erabakiak hartzeko gaitasuna edukitzearren. 
  • Taldeen eta segmentuen bidezko datu-base aurreratuen kudeaketa ezagutzea eta aurreko kanpainetako emaitzak erabiltzea. 
  • Izena emateko formularioak pertsonalizatzen, datu-baseak eguneratzen, harpidetzak eguneratzen etab. ikastea.

Ikastaroaren helburuak praktikaren bidez lortuko dira. Sarrera teorikoaren ostean, zenbait ezagutza aplikatuko dira, eta zenbait adibide praktikoren bidez barneratuko ditugu edukiak; adibideak zuzenean ordenagailuan egingo ditugu. 

Norentzat

MailChimp erreminten erabileran eta emaitzen txostenen erabilgarritasunean, datu-baseen kudeaketan eta informazioa lortzeko galdeketen kudeaketan sakontzeko beharra duten sektore guztietako profesionalentzat. 

Egitaraua

  • Audientziaren kontzeptu berria.
  • Doako kontuen muga berriak.
  • Datuen kudeaketa.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO).
  • Erabiltzailearen eskubideen kudeaketa.
  • Zerrenda bakarrerantz - Taldeak.
  • TAG-en erabilera.
  • TAG-en eta Taldeean arteko desberdintasunak.
  • Hainbat zerrenda erabiliz arazoak konpontzea.
  • Segmentuak sortzea.
  • Segmentazio aurreratua bidalketetan.
  • Datu-baseen inprimakiak.
  • Itzulpena.
  • Datuak biltzeko inprimakia diseinatzea.
  • Datuak eguneratzeko inprimakia.
  • Baja emateko inprimakia.
  • Opt-in bikoitza.
  • Gainerako inprimakiak.
  • Bajen analisia eta kudeaketa.
  • Erreboteen kudeaketa eta arrazoiak.
  • Txostenen analisi sakona.
  • Txostenak eta helburuak betetzea.
  • Erabiltzaile bakoitzeko jarraipena.
  • Datuak ustiatzea etorkizuneko kanpainetan erabiltzeko.
  • Remarketing-a.
  • SPAM-a ekiditea.

Izena emateko

Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»