Featured image

Magic Studio: Canvaren adimen artifiziala

Tailer honetan, Magic Studio sakonean errepasatuko dugu; izan ere, Canvaren tresna iraultzaile honetan adimen artifiziala hainbat modutan integratu dute, tresna hori are eraginkorragoa bihurtzeko. Diseinuaren prozesua eraginkorragoa eta sortzaileagoa izateko Magic Studiok eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ikasteko diseinatuta dago ikastaro praktiko hau.

Magic Write eta Magic Design tresnekin arituko gara, eduki bisual erakargarriak sortzeko lana erraztuko digutenak. Klik gutxi batuk eginda, gure proiektuetarako hasierako zirriborroak egiten ikasiko dugu, segundo batzutan eduki pertsonalizatua sortuz. Gainera, adimen artifizialean oinarritutako irudi eta bideoak sortzeko tresnak gure sorkuntzak aberasteko baliagarriak direla ikusiko dugu. Ondoren, adimen artifiziala erabiliko dugu, irudiak editatzeko prozesurako.


Horrez gain, adimen artifizialean oinarritutako kanpoko beste zerbitzu batzuk gure Canvako proiektuetan nola integratu daitezkeen ikasiko dugu.


Magic Studiok eskaintzen dituen funtzionaltasun guztiak aztertu ondoren, proiektu bat sortuko dugu, horiek praktikan jarri eta erabiltzen ikasteko.

 

Programa

  1. Magic Studioren hastapenak
  2. Sortzeko tresnak
  3. Irudiak eta bideoak sortzea
  4. Edizioa
  5. Proiektu praktikoa
  6. Ondorioak eta baliabide osagarriak

 

Nori zuzenduta dagoen

Eduki bisualak, edozein formatutan, egiteko beharra duen eta adimen artifizialaren bidez prozesua arindu nahi duen pertsona oro.

 

Betekizunak

Ez da aurretiazko betekizunik bete behar.

banner

Aurreko edizioak »»