Featured image

Machine learning eta adimen artifiziala Microsoft Power BI-n: zerotik aditura (online)

Microsoft Power BI datu-analitika aurreratuan eta Business Intelligence-n gehien erabiltzen den tresnetako bat da. Tresna honek eskaintzen duen abantaila handienetako bat aginte-koadro pertsonalizatuak eta negozio-adierazleak sortzeko erabili ahal izatea da. Gainera, analitika aurreratua, analisi prediktiboa eta iragarpenak egiteko aukera ematen du, Machine learning ereduen bidez. Horri esker, aurrera egin daiteke ohiko negozio-adimenetik hasi eta erabaki prediktibo eta preskriptiboak hartzeraino.

Tailer honen bidez, machine learning ereduak garatzeko eta Power BI-rekin integratzeko behar den guztia ikasiko dugu. Zerotik hasiko gara Power BI, Machine Learning eta Python-en oinarrizko programazio-funtzioekin. Gero, maila handituz joango gara, Machine Learning-en ereduak garatu arte, Power BI-n integratu arte eta erabilera errealeko kasuak praktikoki garatu arte.

Tailerra praktikoa izango da, eta bertaratzen direnei aukera emango die ikasitakoa probatzeko eta Power BI-ko eta AA-ko eredu propioak garatzeko.

 

Baldintzak

Power bi tresnaren ezagutza. Tailerra 0tik abiatzen da machine learning ikuspegitik, baina horretarako beharrezkoa da aurretik PBIrekin lan egin izana.

 

Programa

  • Power BI-ren hastapenak
  • Power BI-n integratutako AA grafikoak
  • Analitika aurreratuko grafiko pertsonalizatuak
  • Python-en oinarriak
  • Python-en instalazioa eta Power BI-rekin integratzea
  • Analisi aurreratua Python-ekin Power BI-n
  • Machine Learning-en oinarriak
  • Machine Learning-en tresnak: conda, Scikit learn eta autoML
  • Erregresio-ereduak Python-ekin Power BI-n
  • Python-ekin sailkatzeko ereduak Power BI-n
  • Clustering ereduak Python-ekin Power BI-n
  • Material gehigarria: denbora-serieak, gomendio-sistemak

 

Leire Ahedo:
Leire Ahedo MSc da Advanced Data Analyticsen eta MSc Big Datan. Esperientzia handia du, hala nola Data Scientist IBM, Vodafone eta antzeko enpresetan. Aditua da enpresa-soluzioen garapenean Machine learning modeloekin eta Microsoften tresnekin (Power BI, Azure). Zenbait Microsoft zihurtagiri ditu.

 

Anteriores ediciones »»