Featured image

Machine Learning-en lehen urratsak Orange 3 programa bidez (online)

Edozein negozio edo sektoretako eraldaketarako datuen tratamendua estrategikoa eta giltzarri bilakatu den garai hauetan, teknikoak ez diren profil profesional berriak sortu dira. Citizen Data Scientist edo Data Translator bezalako profilei buruz ari gara. Data Analytics munduko ezagutza tekniko eta metodologikoak dituzte, baina negozio profilak dira, ez dutenak programazio edo matematikako ezagutza aurreratuen beharrik.
Big Data Analytics mundura sarrera bat egitea litzateke ikastaro honen helburu nagusia. Zehazki Machine Learning tekniketara gerturatzea nahi duten profiletara dago zuzendua, mundura, baina aurretiazko programazioen inguruko  edo algoritmoen inguruko ezagutzarik eduki beharrik gabe.
 
Modu oso aplikatu eta praktiko batean erakutsiko dira datuen tratamenduen inguruko negozio kasu praktikoak eta eredu prediktiboak egingo dira kode irekiko Orange 3 softwarea erabiliz. 
 
Orange 3
 
Orange kode irekiko softwarea da, datuen bistaratzea, Machine Learning ereduak egin, datu meatzaritza edo/eta datu analisia egiteko balio duena, modu oso ikusgarri eta erabilt-erraz batean. 
Orangek aukera ematen du datuak modu oso intuitiboan manipulatu eta aztertzeko, programazio ezagutzak eduki beharrik gabe. Beraz, enpresa barruko datuekin analisi prediktiboak egin nahi dituen edozein profili dago bideratua ikastaro hau.
 
Nori zuzendua:
Edozein sektoretako negozio profili, nahi izanez gero Machine Learning egitea Orangekin.

Egitaraua:

  • Big Data Analytics-aren lehen urratsak, zer da eta nola erabiltzen ari da enpresa munduan.
  • Adimen Artifiziala, Machine Learning eta Deep Learning, zer diren eta negoziotan duten aplikazioa
  • Machine Learning teknika eta modeloak.
  • Orange 3 bidez eredu prediktiboak sortzeko azalpenak
  • Eredu prediktibo hauen ebaluazio teknikak.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»