LLaMA: orain arteko kode irekiko LLMrik aurreratuena
Ikastaro hau LLaMA familiako hizkuntza-eredu handien (LLM) inplementazio aurreratuan sakondu nahi duten profesionalentzat diseinatuta dago. Prestakuntza intentsibo honetan, eredu horien oinarri eta ahalmen sofistikatuenak xehatzeaz gainera, estrategia praktikoak ere emango dizkizugu modu eraginkorrean integra ditzazun enpresa-arazo konplexuak konpontzeko. Adimen artifizialeko soluzio sendoak garatzen ikasiko duzu, prozesu giltzarriak optimizatuz eta LLaMAren ahalbidea aprobetxatuz zure erakundean balioa eta efizientzia sortzeko.
Helburuak
- LLaMA ereduen ahalmenak eta aplikazioak ulertzea.
- LLaMA 3 eta haren aldaerak enpresa-testuinguruan erabiltzen ikastea.
- Zure enpresako proiektu espezifikoetan LLaMA integratzeko ariketa praktikoak egitea.
Norentzat
Ikastaro hau Llamaren ekosistemari eta ereduei buruz gehiago jakin nahi duen edozein profesionali zuzenduta dago.
Edukia
- Hizkuntza-ereduetarako (LLMetarako) sarrera: Ezagutu hizkuntza-eredu handien (LLMen) funtsezko kontzeptuak eta enpresa-prozesuak automatizatzeko eta hobetzeko duten garrantzia.
- Kode irekiko LLMak: Aztertu zer abantaila dituen kode irekiko ereduak —LLaMA, adibidez— erabiltzeak: pertsonalizatzeko, datuak kontrolatzeko eta erakundeen barruan pribatutasun-politikak betetzeko aukera ematen dute.
- LLaMAren oinarriak: Aztertu zer bilakaera izan duen LLaMAk plazaratu zenetik, eta ulertu zer aplikazio nagusi dituen negozio-inguruneetan eraginkortasun operatiboa hobetzeko.
- LLaMA 3ri eta haren aldaerei buruzko guztia: Ezagutu LLaMA 3ren ezaugarri aurreratuak —adibidez, ahalmen multimodala— eta aldaerak, hala nola CodeLLaMA: kodea sortzeko eta analisirako soluzio espezializatuak eskaintzen dituzte.
- LLaMArako sarbidea izateko funtsezko tresnak: Ikasi LLaMA lokalki exekutatzeko plataformak erabiltzen —adibidez, Ollama— datu sentikorren pribatutasuna eta zure enpresa-azpiegituraren barruko segurtasuna bermatuta.
- LLaMArako prompt-ingeniaritza: Garatu prompt-ingeniaritzako trebetasunak LLaMArekiko interakzioa optimizatzeko, teknika aurreratuak erabiliz erantzun eta soluzioen sorreran zehaztasuna hobetzeko.
- LLaMA lokalean: Ulertu nola inplementatu eta exekutatu LLaMA zerbitzari lokaletan; hala, datu-prozesamendua zure sistemen barruan gertatzen dela ziurtatuta, konfidentzialtasuna eta kontrola bermatuko dituzu.
- LLaMA soluzioak LangChain eta Flowisen: Integratu LLaMA LangChain eta Flowise tresnekin enpresa-eginkizun konplexuak automatizatzeko; hala, erabakiak hartzea eta produktibitatea hobetuko duten lan-fluxuak sortu ahalko dituzu.
- LLaMA multimodala: Aztertu LLaMA 3k testua eta irudiak modu konbinatuan prozesatzeko duen ahalmen multimodala, ikusizko datuak eta testu-datuak aztertzea eskatzen duten sektoreetan aplikatzeko.
- Adimen artifizial arduratsua: Ikasi LLaMA arduraz erabiltzeko jardunbide egokiak, garatutako aplikazioek pribatutasun, gardentasun eta segurtasuneko estandar altuak betetzen dituztela bermatzeko.
Egin bat gurekin ikastaro trinko honetan, eta ikusi nola eralda dezaketen zure negozioa LLaMAren eredu eta tresnek. Ikastaroan, LLaMA zure erakundean ezartzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dituzu, eta haren ahalmena erabili ahalko duzu prozesuak automatizatzeko, erabakiak hartzeko eta produktibitatea optimizatzeko. Ikastaro hau ezagutza sakona eta praktikoa emateko diseinatuta dago, eta aukera emango dizu LLaMAn oinarritutako soluzioen bidez etengabe berritzeko.