Featured image

LinkedIn, marka ingurune digitalean lantzen - Getxo

Gaur egun, LinkedIn sarea ezinbestekoa da lan mundurako. Enpresaren komunikaziorako oinarri izateaz gain, LinkedIn sareak gure marka pertsonala garatzeko aukera ematen digu.

Abiapuntu honetatik, formakuntza honetan zenbait baliabide eta teknika ezberdin landuko ditugu. Ikasleekin batera, modu praktiko batean, beraien profilak optimizatzen ikasiko dugu eta irudi korporatibo txukun bat nola eduki komentatuko dugu enpresa-orrialdeen bitartez. Nola, noiz eta zer komunikatu sare sozial profesional honetan.

Helburua

Presentzia digitalak nortasuna ematen digu, aliantza berriak sortzeko abagunea eta gure komunitate propioa kudeatzeko aukera eskainiz. Askotan, sarean presente egoteak duen garrantziaz ahazten gara eta, enpresek zein langileek, esfortzu gutxi eskaintzen diote ingurune honi. Errealitate honi aurre egiteko, ikastaro honetan Linkedin sareak mundu profesionalean duen garrantzia landuko dugu. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den ikasiko dugu. Kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu... Etorkizuneko erabiltzaileak trebatuz, irudi digitala mimoz zaintzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditugu.

Nori zuzendua

Marketing Departamentuei, Marketing eta Social Media arduradunik ez duten ekintzaileei, Giza Baliabide departamentuei.

Egitaraua

SARE SOZIALAK

  • Sare sozialen eboluzio historikoa.
  • Sare motak.
  • Egungo datu batzuk.
  • Zertarako balio dute sare sozialek?
  • Sare Sozialak ikuspuntu korporatibotik.
  • Sare Sozial profesionalak. Zeintzuk daude.

LINKEDIN-EN OINARRIAK

  • Zer da Linkedin? Oinarriak, arauak eta funtzionaltasunak.
  • Dauden kontu motak.
  • Zelan sortu profil bat Linkedin-en. Osaera eta pribatasuna.
  • Profilaren kudeaketa. Atalak eta nola lortu erakargarria izatea. Praktika.
  • Linkedin-ek ematen dizkigun onurak.
  • Linkedin-a ikuspuntu korporatibotik. Oinarriak eta betebeharrak.

LINKEDIN-EN KUDEAKETA PROFESIONALA

  • Kontaktuen kudeaketa. Kalitatezko sare profesional bat edukitzearen garrantzia.
  • Enpresa orrialdea: sortu eta kudeatu. SPRI kasua.
  • Edukiak argitaratzeko estrategia. Nola, noiz, non eta zergatik. Profil pertsonala eta orrialdearen arteko aldeak.
  • LSO. SEO Linkedin-en. Profil pertsonala eta orrialdea hobetu.
  • Linkedin-a ikuspuntu korporatibotik: etekina atera.
  • Linkedin-ek dituen tresnak.
  • Aholkuak eta oharrak.
  • Praktikatu: profila hobetzeko estrategia.

 

Izena emateko

Doako jarduera izena emateko lehentasuna izango duten Getxoko enpresentzat. Getxoko Udalak bere gain hartuko du matrikularen kostua.