Featured image

Lead Scoring Google Ads-erako: Indartu zure kontaktuen eta zure salmenten kalitatea

Ikastaro hau leaden eta salmenten kalitatea optimizatu nahi duten profesionalentzat diseinatuta dago, Google Ads-ekin egiten dituzten kanpainei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Lead scoring taktikak ezartzen ikasiko duzu, leadak beren bihurtze ahalmenaren arabera ebaluatu eta lehenetsi ahal ditzazun, enpresa helburuekin lerrokatuta.

Ikuspegi praktiko batekin, atzipenen kalitatea hobetzeko eta inbertsioen itzulkina maximizatzeko  tresna aurreratuak eta teknika eraginkorrak deskubrituko dituzu.

Ikastaroaren helburuak

  • Lead scoring kontzeptua eta kontzeptu horrek bezeroaren bizi zikloan duen garrantzia ulertzea.
  • Lead scoring taktikak Google Ads-ekin egindako kanpainetan integratzen ikastea.
  • Bihurketak optimizatzeko tresna aurreratuak erabiltzea Google Ads-en.
  • Kualifikazio handiko leadak erakartzera bideratutako kanpainak diseinatzea.
  • Leaden puntuazioaren analisia eta optimizazioa hobetzea, bihurketa eta inbertsioaren itzulkina (ROI) maximizatzeko.

Ikastaroaren edukia

  •  Lead scoringerako sarrera
  • Zer da lead scoringa?
    • Lead scoringak Google Ads-en eta bezeroaren bizi zikloan duen garrantzia
    • Lead scoring ereduak
  • Bihurketen gestioa eta optimizazioa
    • Bihurketen optimizazio aurreratua.
    • Leaden puntuazioaren analisia.
    • Bihurketa eta inbertsioaren itzulkina (ROI) hobetzeko doikuntzak.
    • Txosten pertsonalizatuak inplementatzea.
  • Lead scoringeko kanpainak diseinatzea
    • Kalitate handiko leadei zuzendutako kanpainak konfiguratzea eta abian jartzea.


Norentzat

  • Google Ads-en egiten dituzten kanpainetan lead scoringa erabili eta aplikatu nahi duten profesional guztientzat.